Eusko Jaurlaritzak 800.000 euro gehiago bideratuko ditu euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztera

0

Eusko Jaurlaritzak aurtengo apirilean onartu zuen 2023ko ekitaldian ikus-entzunezkoen produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia. Hasiera batean 2,43 milioi euroko zuzkidura zuen deialdi horri 800.000 euro gehituko zaizkio, gehikuntza hau bere osotasunean ikus-entzunezko proiektuak ekoiztera bideratuko da; guzti hau, datozen egunetan Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin sinatuko den hitzarmenari eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontuari esker. Horrela, ikus-entzunezko produkziorako deialdiaren guztizko zenbatekoa 3.230.000 eurokoa izango da. Kopuru hori honela banatuko da:

  • Film luzeen produkziorako laguntzak: 2.970.000 euro bideratuko dira honako proiektu motak finantzatzera:
  • Zinemarako fikziozko film luzeak: 1.560.000 euroko aurrekontua erabiliko da 60 minutu edo gehiago dituzten eta merkataritza-ustiapenerako diren ikus-entzunezko obrak diruz laguntzeko.
  • Aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeak: 250.000 eurorekin diruz lagunduko dira 300.000 eurotik beherako aurrekontua duten eta jatorrizko bertsioa euskaraz duten fikziozko film luzeak.
  • Zinemarako animaziozko film luzeak: modalitate honetako dirulaguntza kopurua 700.000 eurokoa da eta edozein hizkuntzatan dauden eta zinemarako diren animaziozko film luzeak lagunduko dira.
  • Sortze-dokumentaleko film luzeak: guztira 460.000 euro bideratuko dira edozein hizkuntzatan dauden sortze-dokumental luzeak laguntzeko.

Film laburren produkziorako laguntzak: edozein euskarritan eginda eta zinemarako diren film laburrak, 60 minutu baino gutxiagokoak, lagunduko dira diruz. Horretarako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 260.000 euroko aurrekontua bideratuko du