“Laguntza-Sare bat dagoela sentitzea ona da”: ALOOA BIC Ezkerraldea

0

Elkarrizketak
17 iraila, 2023
Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

uncal Alzugaray Zurimendi (Bilbo, 1981) Alooaren sortzaileak –aurten, BIC Bizkaia Ezkerraldeko habian jaiotako enpresa– fisioterapia ikasi zuen, Salamancako Pontifize Unibertsitatean.

Horrez gain, osteopata da, eta aditua pelbis-zoruan eta sexologian. Gaur egun, Radio Euskadiko ohiko kolaboratzailea da Boulevard Magazine eta Ganbara de Cerca saioetan. 2015ean “Mi suelo pélvico” liburua argitaratu zuen, eta dagoeneko seigarren edizioa atera du. Horren harira, hitzaldiak eta tailerrak eman ditu hainbat ahalduntze-eskolatan. Horietan eta kontsultan konturatu zen emakumeok zer gutxi dakigun gure gorputzei buruz, eta horixe izan zen Alooa jaiotzeko arrazoia.

Zer egiten duzue Alooan?
Gaur-gaurkoz, bulba eta bagina hiperrealista eta bigunaren lehen eredu anatomikoa garatu dugu mundu mailako merkatuan. Gainera, hitzaldiak, eskolak eta tailerrak ematen dizkiegu bai osasun-arloko profesionalei, bai herritarrei oro har.

Nola sortu zen Alooa?
Pornoko emakumeen genitalez bestelako material bat izateko beharrak eraginda, edo, besteak beste, oihalezko eta krotxezko beste eredu mota batzuk erabiltzeak dakarren infantilizazioagatik.

Nolako erantzuna eskaini dizue merkatuak edo jendeak? Espero al zenuten?
Kontsultako pazienteak hunkitu egiten dira. Eta balio handia du horrek. Arlo honetako osasun-profesionalek horrelako material bat behar zutenez, poz-pozik daudela diote. Bide oso hunkigarria da ari da izaten, egia esan.

Nola ari da garatzen enpresa?
Pixkana-pixkana. Oraingoz, Leticia Lus (komunikazioa eta marketina) eta ni neu soilik gaude. Gainera, merkatua hutsetik urratzea gogorra da. Hala ere, dagoeneko Espainiako 7 unibertsitatetan eta hainbat ikastetxetan kokatu gara.

Zergatik erabaki zenuten BICen habian sartzea?
Beste enpresa batzuk inguruan izatea ona da beti, inguruan pil-pilean zer dagoen jakitea. Laguntza-sare bat dagoela sentitzea. Hori oso garrantzitsua da, egia esan.

Zer ari zaizue ematen?
Beste proiektu batzuk ezagutzea, beste jende bat, dirulaguntzen arloa eguneratzea, adibidez, elkartzeko gune bat dugula jakitea, zerbait antolatu ahal izateko. Horrek lasaitasuna ematen du.

Zer asmo dituzue orain etorkizunerako?
Nazioarteko merkatura jauzi egitea. Oso hurbil suma dezakegu.

Beste proiektu berritzailerik bai buruan?
Hori beti. ALOOA proiektu bizia da. Estereotipoak hausten dituzten bestelako eredu anatomiko batzuk garatu nahi ditugu. ALOOA asmo handiko proiektua da. Arian-arian.

Lotutako albisteak


PUNTODIS

26 uztaila, 2023

Ekintzailetza

Puntodis: “Inguruneak, produktuak eta zerbitzuak pertsona guztientzat egokitu behar dira”


Irakurri gehiago



19 uztaila, 2023

Digitalizazioa

Acceleration Robotics: “Robotikako algoritmoek azkarrago funtziona dezaten, hardware espezializatua behar dugu, robotetarako prozesadoreak”


Irakurri gehiago


Jon Astrokiza elektrart

11 uztaila, 2023

Ekintzailetza

ElektrART: “Artisten sorkuntza-estudioa gara, artea eta teknologia hibridatzen ditugu”


Irakurri gehiago


Easy Bonos

27 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Bonu kanpainarik onena: ‘Easybonos’ek zure saltokiari laguntzen dio


Irakurri gehiago


Oroi Iñaki Aramburu Jorge Maylin

26 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa


Irakurri gehiago

Joan blog-era