ETSk AENORen I+G+B kudeaketa sistemaren ziurtagiria lortu du

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, UNE 166002:2021 arauaren araberako I+G+B kudeaketa sistemaren ziurtagiria du gaurtik, trenbideen teknologia aurreratuko jardueretarako eta aktiboen mantentze-lanari aplikatutako eraikuntzako teknologiarako.

Ernesto Martínez de Cabredo ETSko Zuzendari Nagusiak Gonzalo San Antonio Cledou AENOReko Euskal Autonomia Erkidegoko Egoitzako zuzendariaren eskutik jaso du, gaur eguerdian, Bilboko egoitza nagusian, Euskal Autonomia Erkidegoan Beaz S.A.-k eta Bilbo Basurtu ESI euskal osasun zerbitzuak, eta estatuan, Adif trenbide-kudeatzaileak ere baduten bereizgarria.

I+G+B Kudeaketa Sistemek aukera ematen diete enpresei eta organismoei, haien tamaina edo sektore ekonomikoa edozein dela ere, I+G+Bko jarduerak era sistematikoan hobetzeko, ikertzaileen irudimena eta adimen emozionala hertsatzen duten arau finkoetara mugatu gabe, eta jarduera mota horiek eraginkortasunez antolatzeko eta kudeatzeko jarraibide erabilgarriak emanez.

UNE 166002 arauak eskakizun eta jarraibide praktikoak jasotzen ditu I+G+Bko politiken formulaziorako eta garapenerako, erakunde bakoitzaren jarduera, produktu eta zerbitzu espezifikoekin bat datozen helburuak ezartzeko, garapen bidean dauden teknologiak edo sektorean aplikatu ez diren teknologia berriak identifikatzeko, eta horien asimilazioak eta ondorengo transferentziak, proiektuak sortzeko, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak indartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko oinarria emango dute.

I+G+B Kudeaketa Sistemaren ziurtagiriak hauetarako aukera ematen die enpresei:

  • I+G+B jarduerak sistematizatzeko eta enpresaren kudeaketa orokorrean txertatzeko.
  • I+G+B unitateak eta sortutako produktu-zorroa planifikatu, antolatu eta kontrolatzeko.
  • I+G+Bk beste sail edo dibisio batzuekin duen elkarreragina ezartzeko.
  • I+G+B jardueren gardentasuna erakusteko.
  • Enpresaren I+G+B jardueran konfiantzazko balio erantsia emateko, enpresaren irudia eta lehiakortasuna hobetuz.
  • Beste kudeaketa sistema batzuekiko bateragarritasuna izateko.