Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro bideratuko ditu nekazaritza-, elikagaigintza-, arrantza- eta basogintza produktuak Euskaditik kanpoko merkatuetan sustatzeko

0
  • LEHIATU SUSTAPENA programaren xedea da Euskadiko kalitateko produktuen garapena, ezagutza eta banaketa sendotzea nazioarteko esparruan, elikaduraren eta gastronomiaren erreferente gisa
  • Laguntza horien bidez honako hauek finantzatuko dira: azoketan eta merkataritza-misioetan parte hartzea; produktuak aurkeztea eta salmenta-guneetan sustatzea; eta sustapen-materialak egitea

Eusko Jaurlaritzak, gaurko bileran, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindua onetsi du, zeinaren bidez 2023rako nekazaritza», elikagaigintza», arrantza» eta basogintza»produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak biltzen dituen LEHIATU Sustapena programa deitzen den.

LEHIATU Sustapena laguntzen xedea da Euskadi elikadura- eta gastronomia»arloko erreferentziazko lurralde gisa sendotzea nazioartean, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak euskal nekazaritzako elikakatea nazioartekotzeko eta Euskadiko kalitateko tokiko produktu jasangarriak Euskaditik kanpoko merkatuetan sustatzeko gauzatzen duen politikaren barruan dago. Politika hori Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (GEPE) eta Euskadiko Elikagaien Industriaren 2024ko Sustapen Planean dago jasota.

LEHIATU Sustapena programaren 2023ko deialdiak 600.000 euroko aurrekontu»zuzkidura du. Zenbateko hori onetsitako eskaeren artean banatuko da, eta gehieneko kopurua 10.000 eurokoa izango da sustapen-jardueretan parte hartzeko banakako ekintzetarako eta 30.000 eurokoa zehaztutako banakako ekintzen artetik guztira 6 ekintza biltzen dituzten eta hiru herrialdetan gauzatzen diren sustapen-programetarako.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean honako hauek daude: azoketan eta merkataritza misioetan (zuzenak edo alderantzizkoak) parte hartzea edo haietara bertaratzea; produktuak aurkeztea eta salmenta-guneetan sustatzea; eta, sustapen» eta hedapen» materialak egitea.

Honako hauek izango dira LEHIATU Sustapena programako onuradunak: nortasun juridiko propioa eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten nekazaritza», elikagaigintza», arrantza» eta basogintza»sektoreetako pertsona fisiko edo juridikoak; kontseilu arautzaileak; eta egoitza soziala EAEn duten esportazio-partzuergoak, baldin eta gutxienez hiru enpresak osatzen badute, haiekiko nortasun juridiko independentea badute eta partzuergoak osatzen dituzten enpresen 2/3 gutxienez Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan inskribatuta badaude.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindua argitaratu ondoren, laguntza izapidetzeko jarraibideak biltzen dituen prozedurari buruzko informazio-fitxa (bertatik sar daiteke eskaera egiteko inprimakietara) honako esteka honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/0082213