Arantxa Tapia sailburuak elkarrizketarako borondatea ikusten du Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea onartzeko

0

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur Euskadi Irratian. Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte:

Euskararen erabilera Euskal Herritik kanpoko erakundeetan. Kongresua.

Zergatik horrelako zarata, aukera bat denean? Borroka politikarako hartzen da eta ez du zentzurik. Naturaltasunez hartu behar da. Aukera izatea berez garrantzitsua da. Gero erabilera poliki-poliki etorriko da.

Eustaten ekonomiaren hazkundearen datuak. Moteltze bat ikusten da.

Urte hasieran kontrakoa ikusten genuen. Europa moteltzen ari dela ikusten ari gara eta Txinan ere hazkunde motel batean dago.. EEBBak hazkundean daude, berriz, fabrikazioari ematen baitiote garrantzia. Europa dago EEBB eta Txinaren artean, eta Europan erabakiak oso mantso hartzen dira. Kezka puntu bat eragiten digu.

Estatuak ari dira beraien enpresak babesten, eta esportaziorako egoera zailtzen da. Joan gara aztertzen gertatzen ari zena. Adibidez, Italiak ikaragarrizko inbertsioa egin du renove plan moduko bat, makinaria berritzeko; horrek gure sektorerako kontratu pilo bat suposatu du eta bukatzen denean nabaritzen da….

Gure arau berdinak jarri behar dizkiegu beste herrialdeetatik etortzen diren gaiei. Kanpotik datorren edozein ekoizpen motari jarri behar zaizkio Europa barruan enpresek dituzten baldintza berdinak. Gure enpresei jartzen zaizkien baldintzak jarri behar zaizkie besteei ere.

Eta atzerriko funtsak etortzen ari dira?

Bai. Horrek esan nahi du gure enpresak mundu  mailan ondo kokatuta daudela, funtzionatzen ari direla Bermatu behar dugu hemen sortuko direla lanpostuak. Bertako errotzea bermatu behar dugu.

Jaurlaritzak momentuko parte hartzea inportantea dela uste dugu. Zati txiki batekin ere jarri daitezke errotzeari buruzko baldintzak.

Eskulan egokia aurkitzea.

Jubilaziora iristen ari gara batzuk eta atzetik datozenak gutxiago dira. Hor demografia arazo bat dago, eta horretaz aparte, edozein enpresak bere behar propioak ditu, elektrizistak, iturginak … behar ditu. Zein diren beharrak identifikatu behar ditugu eta langabetuak nola bideratu behar horietara. Bakoitzak bere formakuntzarekin nola egokitu dauden beharrei. Eta kanpotik datozenak integratu.

Baldintzak kontutan izan behar ditugu baina ez soldata-ikuspegitik bakarrik. Ez da bakarrik soldata. Gazte asko eskatzen dute karrera egitea enpresa batean, beste batek agian ez du hori nahi.

Aztertu behar dugu zein diren beharrak eta nola egokituko garen horiek betetzeko

Greben deialdiak udazkenerako.

Lehendakariak oso ondo adierazi zuen egoera. Beste modu bat badagoela arazoak konpontzeko Funtzio Publikoan.

-Energia berriztagarriak. Planaren zirriborroari alegazioak

Plan horrek oraindik ibilbide luzea du. Hiru mila baino gehiago alegazio dira, baina asko errepikatzen dira. Klasifikatu ditugu eta erantzungo ditugu ahalik eta azkarren (urriaren bukaerarako espero dugu hori egitea). Batzuk dira ingurumenari lotutakoak, beste batzuk antolamentuari. Denak aztertuko ditugu.  Lurralde plan honek hartzen ditu kontuan instalazio handiak, txikiak ez dira plan honetan sartzen.

Lurralde planak definitzen ditu espazioak,  eta haizea eta eguzkia daudela kontuan izaten da. gero udalaren plangintzak ere bai. Horiek muga jartzen dituztelako. Muga guztiekin leku batzuetan ezinezkoa da eta beste batzuetan posible izango litzateke, besterik ez. Hori finkatzen du planak.

Legea onartuko da legealdi honetan?

Denbora ematen du, borondatea badago, eta nik uste dut badagoela borondate hori. Aukera dago onartzeko. Elkarrekin podemos eta EH Bildu prest daude hitz egiteko