Arantxa Tapia sailburuak kezkagarritzat jo du ekonomiaren motelaldiari begira Europan hartzen diren erabakiak geldoegiak izatea, eta Europarako eta beste herrialde batzuetarako kanpo-merkataritzaren baldintza eta arauak aldatzea konponbide eremutzat jo du.

0

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, eta aztertutako gaien artean hazkunde ekonomikoa eta kanpo-merkataritzaren baldintzak nabarmendu ditu.

“Urte hasieran kontrakoa ikusten genuen, baina orain Europa moteltzen ari dela eta Txinan ere hazkunde motela dagoela. AEBak hazten ari dira, fabrikazioari garrantzia ematen baitiote. Europa AEBren eta Txinaren artean dago, eta Europan oso poliki hartzen dira erabakiak. Kezka puntu bat sortzen digu”.

«Arau berak jarri behar dizkiegu guk beste herrialde batzuetatik datozen enpresei. Enpresek Europan dituzten baldintza berberak jarri behar zaizkio kanpotik datorren edozein ekoizpen motari. Gure enpresei ere baldintzak jarri behar zaizkie «.

 

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea