Celine Suguna, Indiako Vimochana erakunde feministaren sortzaileari harrera

0

Lankidetza sailak bi urtean behin proiektu bat babestu izan du Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundearen bitartez. Indiako giza eskubideen defentsari eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa.

2020ko deialdian, honako proiektu hau babestu zen: «Sareak ehuntzen eta erresilientziak indartzen indarkeria matxisten aurka (India)»Bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu Vimochana elkartetik egiten duten lana.

Elkarte horrek 20 urte daramatza Indian lanean, emakumeek familian zein gizartean jasaten duten genero indarkeria babesteko.Indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen dieten harrera, babes eta aholkularitza lana jakinarazi zigun, baita presio politikoko eta adbokazioko taldeak sortzeko egiten dituzten kanpainak ere, emakumeak babestu beharko lituzketen legeak eraginkortasunez betetzeko eta hobetzeko.

Amaitzeko, familia eta komunitate mailako gatazkak konpontzeko esku-hartzeen eta aholkularitzaren bidez jarduten jarraitzeko helburua adierazi digu.