Estoniako zenbait ordezkari sanitariok Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Transfusioen Zerbitzua bisitatu dute

0

Estoniako zenbait ospitaletako zenbait hematologok eta osasun-langilek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Transfusioen Zerbitzua bisitatu dute, transfusio-prozesuko gure lan-sistematika nolakoa den jakiteko.

Gure zirkuitua ezagutu nahi zuten bereziki; horretan, pazientearen segurtasunak rol garrantzitsua jokatzen du, eta hemozaintza da funtsezko zutabea. Bereziki garrantzitsua iruditu zaie prozesu osoa hainbat eragileren artean integratzea: pazienteak, osasun-langileak, zentro hornitzailea eta ospitaleak. Hori guztia tresna informatikoei (eOdolbide eta OSABIDE GLOBAL) eta Ospitaleak eta Transfusio Zerbitzuak dituzten profesionalei esker egiten da. Horiei esker, bada, transfusio-prozedura osoaren trazabilitatea eta jarraipena denbora errealean egiten da. Halaber, oso interesgarria iruditu zaie hemoderibatuak ebakuntza-geletara eramaten direnean horien tenperatura kontrolatzeko trazagailu-sistema. 2017an ezarri zen, eta, hari esker, transfunditu gabeko odol-osagai asko berreskuratzen dira. Azkenik, Aferesi Unitatea bisitatu dute. Bertan, zelula ama hematopoietikoen 140 aferesi egiten dira urtean.

Bisitaren helburua informazioa biltzea izan da, etorkizunean transfusio-segurtasuneko sistema ezartzeko beren ospitaleetan.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Transfusioen Zerbiua