Eusko Jaurlaritzak 5,1 milioi bideratuko ditu landa-eremuen garapenera eta bizi-kalitatera

0

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindua onartu du, LEADER eremuko landa-udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen 2023ko ekitaldiko zenbateko ekonomikoa arautzen duena. Agindu hori 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan onartu zen.

LEADER 2023 programak 5.182.500 euroko zuzkidura ekonomikoa du, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatzen du, NPBren 2023-2027 Plan Estrategiko berriak jasotzen dituen landa-garapeneko 18 esku-hartzeen barruan baitago.