IP21 Ingeniaritza, 20 urte teknologia eraikuntza-sektorean aplikatuz

0

IP21 Ingeniaritza 2001ean sortu zen Irunen, eta, gaur egun, Ordizian eta Iruñean ere badago, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu sektore anitzetan: bizitegi-sektorea, industria, zerbitzu-sektorea eta erakunde publikoak. Komunikazioen eta teknologia berrien diseinuan espezializatutako ingeniaritza gisa sortu zen, eta 2008tik aurrera erabaki zuen bere eskaintza zabaltzea. 

“Diziplina anitzeko langileak bilduz, zerbitzu hauek ere eskaintzen hasi ginen: elektrizitatea, klimatizazioa, berokuntza, aireztapena, suteak, jarduerak, eraginkortasun energetikoa, etab. Ondoren, 2016. urtean, enpresak bere zerbitzuak digitalizatzearen aldeko apustua egitea erabaki zuen, eta BIM metodologia gehitu zen. Hala, 2021. urtean ISO 19650 ziurtagiria lortu zuen, Espainian ziurtagiri hori duten ingeniaritza bakarretako bat izanik”, adierazi du Gorka Leal Irastorza IP21eko BIM proiektuen arduradunak. 

Gaur egun, IP21ek 16 langile finko ditu, eta kolaboratzaile-sare bat, “gero eta proiektu konplexu eta zorrotzagoei aurre egiteko”. Hala, 20 urte bete ditu eraikuntzan teknologia aplikatzen, baina, Lealen arabera, “inflexio-puntua BIM metodologia horren agerpena izan da. Metodologia hori konplexua da, baina, behar bezala aplikatuta, proiektu ‘errealistagoak’ garatzeko aukera ematen du, abantaila askoren artean kostuak eta epeak kontrolatzeko eta gauzatze-fasean egon daitezkeen arazoei aurrea hartzeko aukera ematen dutenak”. 

Digitalizazioaren aldeko apustua, alor anitzeko eta ekipo moldagarriekin batera, bezero bakoitzarentzat instalaziorik onenak diseinatzeko aukera ematen dute, eta horiek dira, Lealek bere sektorean nabarmendu nahi dituen ardatzak. Gainera, berrikuntza beste alor garrantzitsua da ere: “Digitalizazioa merkatuko soluzioak erabiliz zehaztu daiteke (eskanerra, datu eta lankidetza ingurune komunak, 360 kamerak, BIM, etab.), langileen prestakuntza sustatuz (urrunekoa edo aurrez aurrekoa) eta profesionalen arteko sinergiak sustatuz. Horrela, langile talde trebea lortzen dugu, aurkezten diren erronkei egokitzeko modukoa”. 

Ibilbide horretan, IP21ek proiektu nabarmenak ditu, hala nola REBEK aplikazioaren garapena, enpresak berak erabiltzen duena eta gaur egun merkaturatzen duena.Tekonologia horrek aukera ematen du obrak kontrolatu eta dokumentatzeko, eta ezaugarri nagusi hauek ditu: 360º -ko irudien lotura egitea plano bakoitzeko eremuekin edo gelekin; gremioei esleitutako joerak sortzea; gremioen araberako txostenak sortzea; lanaren bilakaera ikusteko aukera ematen duten irudien konparazioa; eta informazioa 360º -ko irudiarekin lotzea, hala nola fitxa teknikoak, eskemak, legeztatze-dokumentuak, etab. 

Enpresa beste proiektu batean murgilduta dago, eraikuntza industrializatuaren sektorean. “Gaur egun, proiektu- eta aholkularitza-ingeniaritza egiten dugu industrializazioan punta-puntakoa den enpresa batentzat (JIT HOUSING). Horri esker, etorkizuneko soluzioaren garatze prozesuan egon gaitezke, eta, gure ustez, irtenbide hori lan prozesuetan ezarriko da”, adierazi du Lealek. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.