Josu Erkoreka: «Beharrezko bilera izan da oinarrizkoa den zerbait partekatu dugulako: elkarrizketaren bideari berriro ere ekiteko beharra»

0

Josu Erkoreka, lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Ertzaintzako sindikatuekin bildu da gaur. Gobernuak,  ErNE, ESAN eta SIPE sindikatuekin izandako bileraren ostean, topaketaren balorazio positiboa egin du.

Erkorekaren hitzetan, «ia hiru orduko topaketa izan da eta giro adeitsuan igaro da bilera”. Sailburuak azaldu duenez “beharrezko topaketa izan da, oinarrizkoa den zerbait partekatzeko aukera izan dugulako: elkarrizketaren bideari berriro ere ekiteko beharra, alegia”.

“Gaurtik aurrera, harremanetan jarraituko dugu, negoziazio kolektiboko foroetan biltzen eta hitz egiten, Ertzaintzako plantillaren lan-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten akordioak lortzeko helburu partekatuarekin” hitz eman du Erkorekak.

“Egia da lan-hitzarmen berri baten negoziaketarako jarrerak urrun daudela oraindik, baina, gure aldetik, elkarguneak topatzen ahaleginduko gara” esan du.

“Ia ordubetez, beste gai batetaz ere hitz egin dugu bileran: ertzainen aurkako erasoez, hain zuzen ere. Puntu honetan diagnostikoa partekatu dugu eta abiatu beharreko ekintzak ere elkarbanatu ditugu, laster martxan jarriko ditugunak” amaitu du Erkorekak.