Nerea Melgosa eta Gotzone Sagarduy, gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen Arabako Elkartearen Ibilaldi Solidarioan

0
  • 5 kilometroko ibilbidea Euskadiko hiriburuko erdialdearen eta Armentia gainaren artean
  • Elena Ortiz de Zarate, ASAFESeko presidentea, Vanesa Vadillo, gerentea, eta Endika Miguela, RAEPeko gerentea izan dira bertan

 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak eta Gotzone Sagarduy, Osasunako sailburu, ASAFESen (Gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen Arabako Elkartea) “buru osasunaren alde mugi zaitezIV. Ibilaldi Solidarioan parte hartu du. Gasteizko Plaza Berria eta Armentiako San Prudentzio monumentua banantzen dituen distantzia zeharkatu du ehunka pertsonarekin batera.

“Helburu sozial bat lortzeko lan egiten duen elkarte bat badago, hau da, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzea eta haien inguruneari laguntza eta prestakuntza ematea, hori da Asafes” esan du Melgosak, ohiko parte-hartzaile denak urtero antolatzen den ibilbide honetan.

Parte-hartzaileek kamiseta solidarioak erosi dituzte, eta hortik lortutako ekarpen ekonomikoa urteko programetan laguntzeko izango da. Melgosarekin batera, Gotzone Sagarduy Sailburua, Gorka Urtaran, Emilio Sola, Ion Armentia eta foru eta udal ordezkariak izan dira.

Asafes 1976an sortu zen, eta 600 pertsona baino gehiagok osatzen dute, tartean gaixotasun mentala dutenak, senideak, profesionalak eta boluntarioak. Era berean, Beroa Tutoretza Fundazioa eta RAEP Enplegu Zentro Berezia sortu ditu. Helburua da gaixotasun mentala duten pertsonentzako bizi-proiektu integral eta indibidualizatua bideragarri egitea, honako hauen bidez: beharrak egoki detektatzea; gaixotasun mentala duten pertsonek elkartean parte har dezaten sustatzea; aldarrikapen eta salaketa sozial sistematikoak egitea erakundeen aurrean, eta zerbitzuak eta baliabideak egoki kudeatzea.

Asafesek 2022rako ezarritako helburuak -enpresa arruntera jauzi egitea, balantze ekonomiko positiboa lortzea, garbiketako atal industriala eta enpresako inbertsioak bereizita errentagarri bihurtzea- gainditu egin dira.