17,2 milioi euro Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten eskola pribatuetarako

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten titularitate pribatuko haur-eskolentzat dirulaguntzak arautzen dituen Agindua.

Hezkuntza Sailak 15.250.000 euro bideratzen ditu dirulaguntza deialdi honetara, honako helburu hauekin: aipaturiko hezkuntza zentroak mantentzen laguntzea, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten familien kuotak gutxitu eta bateratzea, eta zerotik hiru urtera arteko haurrentzako eskola horietan ematen diren hezkuntza eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Era berean, egun dagoen eskaintza finkatzea ere bada deialdi honen xedea.

Eskola hauek, sare publikoko haur-eskolek eskaintzen duten zerbitzuaren osagarri dira, eta haiekin batera, familia-bizitza eta lanbidea bateratzeko aukera eskaintzen diete hainbat euskal familiari.

Egun, Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen duten 200 zentro inguru daude Euskadin, hezkuntza-maila hori eskaintzeko behar bezala baimenduta egonik, dirulaguntza hauen onuradun izan daitezkeenak.