Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”

0

Subiranotasun teknologikoaren eta autonomia estrategikoaren kontzeptuek lotura zuzena dute lurraldearen oparotasun mailarekin. Tecnaliako Think&Do estrategia-taldeko arduradun Eva Arriluceak, SPRI Taldeak antolatutako Basque Open Industry saioan jorratuko ditu kontzeptu horiek. Topaketa hori azaroaren 13an eta 14an izango da, Bilbao Exhibition Centren (BEC), eta euskal industria adimendunaren ordezkariak bilduko ditu. 

“Gure beharrak asetzen dituzten eta, gainera, beste lurralde batzuetara esportatu ahal ditugun soluzioak garatzeko gai garen heinean, aberastasun-maila handitu eta gure ongizate-maila hobetu ahal izango dugu; horregatik da funtsezkoa kontzeptu horietan sakontzea”, azaldu du. Gainera, Arriluceak industria-sare sendoa izatearen garrantzia nabarmentzen du. “Funtsezkoa da industria; izan ere, badakigu ezin dugula subiranotasun teknologikorik izan, ez subiranotasun ekonomikorik, ez bestelako subiranotasun industrialik izan, ez badugu gure gaitasun guztiak garatzeko aukera emango digun industria-sare indartsurik”. 

Autonomia estrategikoaren maila handitzeko gakoen artean, Arriluceak lau nabarmentzen ditu: talentuaren aldeko lehia; sektore publikoak “ bere lehentasunak zein diren jakitea, gidatzen eta identifikatzen lagunduko duena”; premiazko zentzua, “arazoak konpondu egin behar direlako eta dagoeneko konpondu behar direlako”; eta “guretzat funtsezkoak diren balio-kateak identifikatzeko aliantzak”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.