SPRIk urriko lehen astera arte zabalik izango ditu zibersegurtasun industrialerako eta adimen artifizialerako laguntzak, eta azarora arte digitalizaziokoak

0

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldea enpresa-garapeneko agentziaren bidez, oraindik zabalik ditu zibersegurtasunerako, adimen artifizialerako eta digitalizaziorako enpresentzako laguntzak. Industriako zibersegurtasunerako, adimen artifizial aplikatua eta industria digitalerako programetarako dirulaguntzen eskaerak urriaren 2, 5 eta azaroaren 6ra arte izapidetu daitezke, hurrenez hurren. 12,6 milioi euroko aurrekontua dago guztira.

Industria Digitala Programa Euskadin industria-enpresak eta zerbitzu-enpresak sustatzera dago bideratuta, eta lehiakortasuna handitzeko baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen ditu, merkatuan duten lekua hobetu ahal izateko abantaila lehiakorrak garatu ahal izateko teknologia digitalen eta jasangarrien bitartez.

6,1 milioi euroko aurrekontua dago guztira eta urtean 18.000 eurora arte eskaintzen ditu enpresa bakoitzarentzat, betiere, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan diagnostiko proiektuak egiteko eta/edo IKTak ezartzeko. Hau da, beren balio-katean. Programa zabaldu zenetik, 460 proiektu aurkeztu dituzte eta dagoeneko 384 onartu dira. Ia 3,9 milioi euroko dirulaguntza esleitu zaie. Batezbesteko dirulaguntza 10.000 eurokoa izan da.

Industriako zibersegurtasuneko programaren helburua industriako enpresak eta zerbitzuetakoak indartzea da, zibererasoen eta informazio garrantzitsuaren ebasketen aurka. Horretarako, hornitzaile espezializatuen laguntza jasotzen dute. Plan honen aurrekontua 3,5 milioi eurokoa da eta urteko 18.000 euro bitarteko itzuli beharrik gabeko diurlaguntzak eskaintzen ditu enpresa bakoitzarentzat.

Aurten, 264 proiektu aurkeztu dituzte eta dagoeneko 237 onartu dira. Ia bi milioi euroko dirulaguntza esleitu zaie. Batezbesteko dirulaguntza 8.300 euro baino gehiagokoa izan da proiektu bakoitzeko.

Adimen Artifizial Aplikatua programaren helburua da Euskadin teknologia hori oinarri duten  eta Euskadin teknologia hori erakutsi, eta eskaintza eta eskaria aktibatu nahi duten enpresen proiektuei laguntza ematea, Euskadiko enpresei lehiakortasuna handitu ahal izateko tresnak emateko.

Aurrekontua hiru milioi eurokoa da eta urte honetan dagoeneko 58 proiektu aurkeztu dituzte 21.000 euro baino gehiagoko batezbesteko aurrekontuarekin.