Urrezko begiztaren indarra

0

Urtero bezala, irailaren 22an, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak urre kolorez piztu du eskailera, Aspanovasen alde. Horren berri eman digu María José Martínez elkarteko presidenteak:

«Ekimena Childhood Cancer International (CCI) elkarteak eta Minbizidun Haurren Gurasoen Espainiako Federazioak sortu zuten. Aspanovas, Bizkaiko Minbizidun Haur eta Nerabeen Gurasoen Elkartea, federazioko kidea da.

Beste urte batez kanpaina hau baliatu nahi dugu haurren minbiziaren inguruan kontzientziatzeko gizartea, arazoa ez ezik, minbizia duten adingabeak ere ikusgai egiteko. Gainera, aurten, “Urrezko begiztaren indarra” kanpainarekin bat egingo dugu. Kanpaina horretan, haurren minbiziaren errealitatea jorratuko da, minbizia duten adingabeen familiek kontatuta.

Aurten, gainera, “Urrezko begiztaren indarrean” jarri nahi da arreta; ikur hori guraso talde batek beren seme-alaben errealitatea ikusarazi nahi izanaren ondorioz sortu zen, eta, gaur egun, haurren minbizia irudikatzen du mundu mailan. Ikur horri esker, gaixotasunaren irudi bat sortu ahal izan dugu, ezagutzera emateko eta gizartean eragin handiagoa izateko».

#LaFuerzaDelLazoDorado #UrrezkoBegiztarenIndarra #ASPANOVAS #haurminbizia #cáncerinfantil