Badator Leaders in Tech: teknologiari eta berrikuntzari buruzko erreferentziazko konferentzia

0
PRUEBA
  • “LEADERS IN TECH” berriro ere teknologiaren eta berrikuntzaren erreferente handien elkargunea bilakatuko da, hala nola, Fujitsu, Iberdrola, Telefónica, Oracle, Renfe, LKS Next edo Big Onion, teknologiek enpresa-esparruan dituzten aukerak eta berrikuntzako azken joerak erakutsiko dituzte.
  • Keynote hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, metabertso, 3 web-a, adimen artifiziala edo zibersegurtasuna bezalako teknologiak eta horien iraunkortasuna edo erregulazio- eta etika-esparrua gisako gaiak izango dira eguneko protagonista nagusiak.
  • Ekitaldia datorren urriaren 27 egingo da, goizez, Bilboko Ibedrola dorrean eta bertaratzea doakoa izango da aurretik izena emanda.

Teknologia da aliatu nagusia. Gizarte honek eta gizartea osatzen duten erakundeek egungo zein etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko gai den aliatua.

Testuinguru honetan,  “LEADERS IN TECH CONFERENCE”, laugarren edizio honetan,  teknologia- eta berrikuntza-joerei buruz hitz egingo du berriro, eta, besteak beste, metabertsoa eta 3 web teknologiei, adimen artifizialari edo zibersegurtasunari, eta horien guztien iraunkortasunari eta erregulazio- eta etika-esparruari erreparatuko die.

Horretrako, konferentzian hizlari adituak arituko dira hala nola  María Mora, Head of Regulatory Innovations de Fujitsu; Yaiza Rubio, Chief Metaverso Officer Telefónican; Sonia Font, Iberia Consulting Technology Senior Director Oraclen;  Pilar GórrizRenfeko berrikuntza kudeatzailea;  Lúcia Arriola, Datuak Babesteko eta Informazioa Segurtatzeko Arloko arduraduna LKS Nexten; edo Cristina ArandaBig Onioneko sortzaileetako bat eta teknologiari, berrikuntzari, aniztasunari eta inklusioari buruzko nazio- eta eskualde-gobernuen eta erakundeen aholkularia.

Azken bi hauek mahaia partekatuko dute Laura Marronekin, BAICeko(Basque Artificial Intelligence Center) zuzendari nagusiarekin, nonadimen artifiziala izango baita protagonista.

Gainera, hitzaldian zehar, hainbat mahai-inguru egongo dira. Horietako bat, industria arlokoa, INNOLAB Bilbaoko bazkide batzuen ordezkariek osatuko dute hala nola  Estíbaliz Goñi, Iberdrolako Prozesu eta Teknologiaren Zuzendaria (i-DE); Diana Mier,  Senior Ikertzailea Sidenorren edo Susana Pérez  Tecnaliako Smart Industry Zuzendaria, Hauek oraina zehazten ari diren teknologiei buruz hitz egingo dute eta euskal enpresa industrialen etorkizuna zehaztuko dute.

Trenbide-sektoreko berrikuntzak ere izango du protagonismoa, Pilar Górriz, Renfeko Berrikuntzako kudeatzaileak, Leire Aguirre CAF Startup Station komanagerrak eta Cristina López ETSko (Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca) I+G+B, Kalitate eta Ingurumeneko zuzendariak osatutako panelean.

Horrez gain, erakundeetako ordezkariak ere egongo dira hala nola Ane Miren Ibáñez, Bilboko Udaletxeko Modernizazioko Zuzendaria eta Cristina Oyón Grupo Spri taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko Zuzendaria.

LEADERS IN TECH CONFERENCE”-en Aurreko hiru edizioetako arrakastaren ondoren, arlo zientifiko-teknologikoko 60 hizlari baino gehiago eta 65 eragile eta erakunde publiko-pribatu baino gehiago izan ziren, INNOLAB Bilbaok Espainia iparraldeko teknologia- eta berrikuntza-foro handienetako baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, adituak protagonistatzat jarrita.

Laugarren edizio honetan, tendentzia eta aurrerapen teknologiko berriak ezagutaraziko dira, baita industrian erabilera aurreratuagoa bultzatzea eta sustatzea ere. Erreferentziazko enpresetako profesional handiek egungo eta etorkizuneko berrikuntza tendentzien eta teknologikoan 360º ikuspegia emango dute.

“LEADERS IN TECH” edizio berri honek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Grupo Spri taldearen bitartez. Egitarau oso eta doako izen ematea hemen egin eta ikusi daitezke.

Konferentzia LEADERS IN TECH proeiektuaren esparruan kokatu behar da, adituen bitartez teknologia eta berrikuntzako aukera berrien dibulgazioa bultzatzen duena, beste bi jarduera lerrorekin batera: LEADERS IN TECHCOMMUNITY, komunitatea 4.0 talentuaren inguruan, hilero egiten diren elkarrizketak, eta LEADERS IN TECH THINK TANKS teknologia berriei buruzko aldizkako topaketak.

INNOLAB Bilbaori buruz

INNOLAB Bilbao (www.ilb.eus) Berrikuntza Irekiko plataforma bat da,  talentua, teknologia eta industria elkartzeko eta egungo enpresa-erronkei irtenbide digital berriak emateko. Hori guztia, merkatuan aplikatzen den DeepTech prototipoaren bidez eta digitalizatu gabeko eremuetan aplikatzeko teknologiak eskaintzen dituen joerak eta aukerak identifikatuta. Bilboko Udalaren babesaren ondorioz 2016 jaio zen eta bere gaitasunari enpresa pribatuek eskainitako baliabideak gehitu zizkion, Ibedrola, Modragon Korporazioa, BBK Fundazioa, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Sidenor, El Correo, Inkolan eta Tecnalia.

INNOLAB Bilbao berrikuntza ireki multisektorial eta multiteknologikorako plataformak, teknologia bereganatzea eta talentu teknologikoa garatzea bultzatzen duenak, laugarren urtez jarraian “LEADERS IN TECH” konferentziaren aldeko apustua egin du.