Basque Open Industryk bere ekosistema industriala eta teknologikoa erakutsiko dizkio Europari ETEaren Europako Astean (SME Week) BECen azaroaren 13tik 17ra bitartean

0

Arantxa Tapia sailburuak aurkeztu du gaur Euskadi Europako industria-berrikuntzaren erdigunean jartzen duen ekitaldia.

Erakusketa-gunean, kanpoko sareko beste bulego batzuez gain, Ukrainako stand bat jarriko da, non negozio-aukerak eskainiko zaizkien euskal enpresei, Europar Batasunak lagundutako «Rebuild Ukraine» berreraikitze-programaren inguruan.

Besteak beste, SME Assembly, Europe Enterprise Network (EEN) eta Basque Open Industry.

«Europako Batzordeak berrikuntza handiko lurralde izendatu du Euskadi, lehen mailako herrialdeen artean kokatua, gure jarduera berritzailea Europar Batasuneko batez bestekoa baino % 10 handiagoa baita, eta Estatuan, batez bestekoaren (+%23) oso gainetik gaude», adierazi du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak. Oso harro egon gaitezke herrialde gisa egindako ahaleginagatik, berrikuntzan Euskadi EBko lekurik onenetakoa bihurtuz». Sailburuak Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Asteko jarduerak aurkeztu ditu.

Bestalde, Europe Enterprise Network-EENen urteroko konferentzia egingo da (azaroaren 16tik 17ra). Euskadi erakunde horren parte da sorreratik, izan ere, SPRI Taldea EENren euskal partzuergoaren buru da, Europako mila ordezkarik osatua.