Garamendi sailburuak ‘Lege-gatazkak eta Eskualdeen arteko Zuzenbidea’ jardunaldia ireki du

0
  • Irekiera hitzaldian, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak gaiak Zuzenbide Zibilerako duen garrantzia azpimarratu du
  • Sailburuaren esanetan, lege-gatazkak ebazterakoan kontuan hartzen da «lege pertsonala auzotasun zibilak zehazten duena»

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak «Legeen Gatazkak eta Eskualdeen arteko Zuzenbidea» jardunaldia ireki du gaur Donostian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Euskadiko Notario Elkargoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta. Hitzaldian, Olatz Garamendik ekitaldia hasteko aukeratutako gaiaren garrantzia azpimarratu du, Zuzenbide Zibil propioaren aplikazioari begira funtsezkoa delako.

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 20. urteurreneko ekitaldian, sailburuak adierazi du legedi zibil bat baino gehiago izateagatik sor daitezkeen lege-gatazkak konpontzen direla «lege pertsonala auzotasun zibilak zehazten duena dela kontuan hartuta».

Garamendik ordenamendu konposatu batean Zuzenbide Zibilarentzat garrantzitsuak diren gai batzuk aipatu ditu. Honen harira, Europar Batasuneko zuzenbidetik datozen gatazka-arauak ugaritzeari edo atzerritarren auzotasun zibila zehazteko problematikari buruz hitz egin du. Amaitzeko, sailburuak Zuzenbide Zibilerako funtsezkoa den gai honi buruzko gogoetak egitera gonbidatu ditu Akademiako kideak.