Komunikaziorik onena EuSEM kongresuan

0

Pediatriako Larrialdi Zerbitzuak egin duen Performance of blood biomarkers in febrile infants less than 3 months of age with very short duration of the fever komunikazioak komunikazio onenaren saria lortu du Bartzelonan egin den EuSEM kongresuan.

Egile nagusia, Pediatriako Larrialdietako taldeko Borja Gómez, Espainiako Pediatriako Larrialdietako Elkarteko Ikerketa Sareko koordinatzailea da, gainera.

Aurkeztutako lanaren gaia da odol-biomarkatzaileek iraupen oso txikiko sukarra duten 3 hilabetetik beherako bularreko haurretan duten errendimenduaren azterketa. Horren ondorioa da zuhurtzia handiagoz kudeatu behar direla paziente horiek. Ildo horretan, egileek diote odol-biomarkatzaile horiek –prokaltzitoninak izan ezik– bularreko haur horietan duten errendimenduak behera egiten duela eta horrek iragarpen klinikoko arauen errendimendua alda dezakeela. Beraz, azterketa multizentriko zabalagoak behar dira emaitza horiek berresteko.