OSASUN MENTALA ETA LAN-PREKARIETATEA

0

Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscarrek eta Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendari Ángel Lapuentek parte hartu dute «Osasun mentala eta lan-prekarietatea. Arrisku psikosozialen kudeaketa» ekitaldean, Toledon irailaren 26 eta 27an ospatu dena.

Bi jardunaldi horietan, Europar Batasuneko estatu kideetako, Europako Parlamentuko eta Europako Batzordeko ordezkariak bildu dira, baita enpresen eta langileen ordezkariak eta laneko segurtasunean eta osasunean espezializatutako erakundeen ordezkariak ere, Europako laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko lehentasunetako bat jorratzeko: osasun mentala eta arrisku psikosozialak.

Ildo horretan, ekitaldiak lan-baldintzak hainbat ezaugarritara (generoa, adina, hezkuntza, dibertsitate funtzionala…),  langileen itxaropenetara eta beharretara egokitzeko beharra azpimarratu du, lanaren bilakaera, lan-prekarietatea, eraldaketa digitala eta ondorengo krisiak kontuan hartuta, lan-ingurune inklusiboa, iraunkorra eta erresilientea sortzeko, arrisku psikosozialen ondorioei aurre egiteko eta lantokian osasun fisikoan eta mentalean duten eragina prebenitzeko.