Astekonomiak Estatuko iraileko KPIan jarri du arreta gaur, asteko beste adierazle ekonomiko batzuekin batera

0

Estatuko iraileko KPIaren adierazle aurreratua da gaur Astekonomiaren abiagunea. Asteko laburpen honek beste adierazle ekonomiko batzuei ere erreparatzen die. Zehazki, hipoteken kopuruak behera egin du lehen zazpi hilabeteetan, eta salmentek gora egin dute bai saltoki handietan, bai txikizkako merkataritzan.

Irailean, KPIaren adierazle aurreratua % 3,5ekoa izan zen, abuztuan baino bederatzi hamarren gainetik. Bilakaera horren arrazoi nagusia da elektrizitatearen prezioen igoera eta, neurri txikiagoan, erregaien prezioetan izandako igoera.

Bestalde, urteko lehen zazpi hilabeteetan, etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopurua % 14,3 murriztu zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, uztailera arte 11.800 hipoteka baino gehiago eratu ziren Euskadin, aurreko aldian baino ia 2.000 gutxiago. Interes-tasen igoerak eragin du jaitsiera.

Halaber, abuztuan, saltoki eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,7 igo ziren iazko abuztuarekiko. Igoera elikagaien salmentan kontzentratu zen. Era berean, sektorean enplegua sortzen jarraitzen da erritmo nabarmenean, % 3,4ko aurrerapenarekin.

Azkenik, EINek argitaratutako informazioaren arabera, abuztuan Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak % 6,3 hazi ziren urte batetik bestera. Gainera, salmenten hazkunde horrekin batera, okupazioak % 1,4ko hazkundea izan zuen. Bi kasuetan, tasak aurreko hilabeteetakoak baino zertxobait hobeak dira.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.