Bueltan da Gazte Plaza, 2030 Agendari buruzko erakusketa ibiltaria

0
  • Proiektu honen helburua gazteen eta, oro har, herritarren artean, garapen jasangarrirako eta 2030 Agendari buruzko ezagutza areagotzea da.
  • Erakusketa Getxon, Portugaleten,, Laudion eta Errenterian egongo hurrengo asteetan zehar

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gazte Plaza izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda Idazkaritzarekin, Gazteria Zuzendaritzarekin eta EAEko lau herritako udalekin batera. Agenda 2030 proiektuaren baitan kokatzen da proiektua, eta hain zuzen, berau gazteei ezagutaraztea du helburu. GJHei dagozkien azalpenak biltzen dituen karpa bisitatzeaz gain, bisitariek aukera izango dute horietako batzuen inguruan sakontzeko hainbat jardueren bidez.

Karpa egunero egongo da zabalik 12:00etatik 19:00etara. Arratsaldeetan, GJHetan jorratzen diren gaiak lantzeko scape rooma eta hitzaldiak egingo dira.

DATA ETA KOKAPENAK:
– Getxo: irailaren 26tik urriaren 2ra. Geltoki Plaza.
– Portugalete: urriaren 5etik 9ra. La Canilla Plaza.
– Laudio: urriaren 12tik 17ra. Alberto Acero Plaza.
– Errenteria: urriaren 20tik 24ra. Aguirre Lehendakari Plaza.