64 etxebizitza ematen dira Arrasaten

0

Atsegin handiz jakinarazten dizugu atzo, irailak 28, sinatu zirela alokairu-kontratuak eta 64 etxebizitza berriren giltzak eman zirela.

Etxebizitzen sustapen honek honako hauek ditu:

  • 2 logelako 24 etxebizitza, horietako 3 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta, eta
  • 3 logelako 46 etxebizitza.

Etxebizitza guztiek sukaldea, garajea eta trastelekua dute.

Eraikinaren kalifikazio energetikoa, bai energia primarioaren kontsumoari dagokionez, bai CO² isuriei dagokienez, «A» mailakoa da.

Horrela, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, bere etxebizitza-politiken bitartez eta Alokabide sozietate publikoaren eskutik, Euskadin alokairu-eskaintza publikoa handitzeko eta sendotzeko apustu irmoa egiten jarraitzen du.