Gervasio Sanchezek «Vidas minadas/25años» bere azken liburua aurkeztuko du Donostian

0
PRUEBA

Aurkezpena urriaren 5ean, osteguna, izango da 19:00etan Miramar Jauregian eta protagonistetako bi izango ditu mahaikide

Fotokazetaritza berrienaren proiektu amaiezina, amaigabeak diren bezala, pertsonen aurkako minek eragiten dituzten ondorioak. Gervasio Sánchez 1995eko irailetik ari da gaitz horren biktimekin lanean, bere bizitza profesionalaren zatirik handienean. Minek eragiten dituzten hondamenak bizitza osorako dira. Proiektu honen 11 biktimak ausaz aukeratu dira Afrikako hainbat herrialdetan, hala nola Angolan eta Mozambiken, Asiako Kanbodian, Afganistanen eta Iraken, Latinoamerikako, El Salvadorren, Nikaraguan eta Kolonbian edo Europan, Bosnia-Herzegovinan.

Proiektu dokumental honetako protagonistek irudikatzen dute mundu osoan pertsonen aurkako minen leherketek ehunka mila biktimari eragiten dien tragedia. Denek dute biziraupenaren eta duintasunaren aldeko borrokaz kontatzeko istorio bat, eta gure betebeharra da, gatazkei amaiera emateko gai ez garenez, haien bizipenak errespetatzea.

Aurkezpena urriaren 5ean izango da Miramar Jauregian.

Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Mahai-ingurua:

  • Gervasio Sánchez, egilea
  • Sofía Elface Fumo, Mozanbike
  • Manuel Orellana, El Salvador
  • Ismael Díaz, medikua
  • Carol Rojo, zuzendaria -“Centro de Fotografía con Causa, f/DKV

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko lankidetza Bulegoa eta Euskal Fondoa

2023/10/02-an argitaratua