Gurpegui sailburuordeak Enpleguaren Euskal Lege berriak udalei emango dien papera azpimarratu du

0

Sailburuordeak Donostiako Enplegu Planaren aurkezpenean parte hartu du gaur

Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak, Alfonso Gurpeguik, azpimarratu du Enpleguaren Euskal Lege berriak, udazken honetan Legebiltzarrean onartuko denak, lehen aldiz aitortuko duela udalei dien emango dien zeregina bere eginkizuna finantza-baliabideen bermearekin.

Gurpeguik Donostiako Enplegu Planaren aurkezpenean parte hartu du gaur Marisol Garmendia alkateorde eta Sustapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotziarekin batera. Enpleguaren arloan erakundeek zabaldutako estrategia fruituak ematen ari dela gogorarazi ondoren, eta salbuespenezko urteko lehen seihilekoan langabezi-tasa % 7,4koa izan zela eta Gizarte Segurantzan milioi bat kotizatzaile baino gehiago izatea lortu zela kontuan hartuta, sailburuordeak udalekiko lankidetza nabarmendu du, pertsona guztiei aukerak eskaintzeko. Ildo horretan, ziurtatu du kontua ez dela soilik enplegua lortzea, baizik eta enplegu hobea, seguruagoa eta hobeto ordaindutakoa lortzea, eta helburu horretan kokatu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren lana, erakundeekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

Gurpeguik nabarmendu du, gainera, Enpleguari buruzko Euskal Lege berriak bultzada handia emango diela udalei enpleguaren esparruan; izan ere, «lehen aldiz berariaz aitortuko du udal-funtzioa, finantza-baliabideak bermatuta, Lanbideren zuzendaritzapean». Sailburuordeak gogorarazi duenez, legea Eusko Legebiltzarrean dago azken fasean, eta udazken honetan onartuko da. «Herritartasun-eskubideak zabalduko ditu, pertsona guztiek, langabetuek eta okupatuek, bermatuta izango dutelako Lanbideren laguntza pertsonal hori, eta enplegu bat lortzea edo prestakuntza handiagoa duen enplegu hobea lortzea ezin delako norberaren poltsikoaren mende egon».

Era berean, adierazi du arlo publikoa indartzen lagunduko duela, Lanbideren zerbitzua, «arlo publikotik soilik bermatzen direlako eskubideak, eta arlo horretan jarduten dugun eragile instituzional, sozial eta ekonomiko guztiak hobeto antolatuko dituelako, berezitasun gehigarri batekin eraginkorragoak izateko: udalek eginkizun indartua izango dute, finantza-baliabide egokiez gain».

“Lege hori”, amaitu du, “aukera paregabea izango da duela hamarkada bat baino gehiagotik ditugun enplegu-politika aktiboak arautzeko, espazioa antolatuz, erakunde edo eragile ekonomiko eta sozial bakoitzarentzat zeregin bat eskainiz, eta orientazioaren eta lan-aktibazioaren aldeko apustua eskubide bihurtuz, eta sare horretan, udalak ezinbestekoak dira «.