Euskadiko gazteen aldeko itunari buruzko kontsulta

0

87.000 gazte inguruk jasoko dute gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren gonbidapena, Euskadiko gazteen aldeko ituna, gazteekin eta gazteentzat egingo dena, burutzeko prozesuaren lehen fasean parte hartzeko.

Lehen fase honetan, 15 eta 29 urte bitarteko gazteek lehentasunez jorratu beharreko edukiei buruz dituzten iritziak jasoko dira, online inkesta labur baten bidez.

Gazte Txartela aktibatu duten gazte guztiei bidaliko zaie inkestarako esteka, gazte horiek Gazteria Zuzendaritzari ahalmena eman baitiote informazio interesgarria bidaltzeko. Inkesta jasotzen dutenek beren kontaktuen artean partekatzea espero dugu, ahalik eta gazte gehienei parte hartzeko aukera emateko.

15-29 urte badituzu, parte hartu, zure iritzia garrantzitsua da INKESTA