Kultura sailburuorde Andoni Iturbe Durangoko Azokaren 58. edizioaren aurkezpenean izan da

0
PRUEBA
  • 58. Durangoko Azokaren lema aurkeztu dute prentsaurrekoan: Fantasia DA !
  • Ximon Agirre artistak sortu du aurtengo kartelerako irudia, fantasiaren gaia ardatz
    hartuta

58. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landakon eginiko prentsaurrekoan eta bertan izan da Andoni Iturbe Kultura sailburuordea.  Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azoka fantasiaz beteko da. 58. edizioa izango da aurtengoa eta Fantasia DA! lemapean ospatuko da. Ximon Agirre artistaren lana da aurtengo kartela, hiru dimentsioko irudi sakona, errealitate birtualean landua. “Hasieratik argi nuen 3Dn egin nahi nuela, gero mundu horren barruan sartu ahal izateko, eta errealitate birtualaren bidez modelatu nahi nuen, askatasun gehiago edukitzeko”, esplikatu du Agirrek. Kolore alai eta saturatuekin, Durangoko Azokaren festa izaera bistaratzeko helburua izan du. “Kartelaren ideia nagusia mundu propio bat sortzea izan da, azokaren ohiko elementuak (liburuak, musika, bideogintza, teknologia berriak…) pertsonaia fantastikoekin uztartuz” azaldu du artistak.

Bestalde, antolatzaileak egitaraua prestatzen hasita daude eta denerikoesk aintzak egongo dira Ahotsenean, Irudienean, Kabian, Museoan, Saguganbaran, Szenatokian eta Talaian eta oraindik zabalik dago proposamenak egiteko aukera, urriaren 15era arte, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Informazio gehiago hemen.