Amaitu egin dira Ondarretako hormaren konponketa-lanak

0

Azkenik, hormaren 60 metroko zati baten oinarria finkatu da

Amaitu dira, joan den hilabetean, Ondarretako hormaren oinarrian, Eduardo Chillida pasealekuaren azpian, agertu zen pitzadura konpontzeko lanak.

Carlos García Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, «konponketa-lanak hasi zirenean, ikusi zen mareak eta olatuak hormaren oinarria higatzen hasiak zirela, eta behea jotzeko arriskua zegoela. Hori zela-eta, azkenean hormaren takoia indartzea erabaki zen, 60 metro luze, hain zuzen. Hala, lehendik zegoen petrilari jarraipena emanda, luzatu egin da, hormigoi armatuzko 90m³ erabilita

Lanak 8 egunean egin dira, etenik egin gabe, irailaren amaierako marea biziak aprobetxatuz. Kostaldeen Zuzendaritzak gainbegiratze lanak egin ditu. Obra egiteko, hondeamakin txiki bat, dumper txiki bat eta bi kamioi erabili dira.

Obraren kostua 65.000 eurokoa izan da.