Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak eskerrak eman dizkio Pobreziaren aurkako Europako Sareari, Euskadi kohesionatu baterako egindako ekarpenagatik

0

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak gaur azpimarratu du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua «leihatila bakarra» bihurtu dela legegintzaldi honetan, egoera kalteberan dauden pertsonei arreta emateko, eta ziurtatu du pertsona horiekin dugula betebehar sozial eta politiko handiena».

Gurpeguik parte hartu du gaur Bilbon Pobreziaren Aurkako Europako Sarearen «Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak eta Errenta Autonomikoak: pertsona kalteberentzako sistema eskuragarriak nola eraiki» izeneko jardunaldian, eta Sarearen ordezkariei Idoia Mendia Lehendakariordeak zuzentzen duen Sailaren «esker onik zintzoena» helarazi die, «Euskadi kohesionatu bat eraikitzeko zuen ekarpenagatik, non guztiok aurrera egingo dugun eta zailtasun gehien dituztennei bereziki laguntzen diegun». Gure sailak gaineratu duenez, «ez du ulertzen aurrera egingo duen Euskadi, guztiok aurrera egitea lortzen ez badugu».