Erkoreka eta Sagardui María Blasco Marhuenda andreari 2023ko Urrezko Orratza emateko ekitaldian izan dira

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua “Mujer Siglo XXI» Emakumezko Enpresari eta Profesionalen Elkartearen 2023ko Urrezko Orratza emateko ekitaldian izan dira gaur.

Edizio honetan María Blasco Marhuenda andreak, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO) zuzendari zientifikoak, egindako lana aitortu da. Biologo molekular hori minbiziarekin eta zahartzearekin lotutako telomeroen eta telomerasaren ikerketengatik da ezaguna.

Bere ikerketak izen handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu dira, besteak beste, Cell, Nature eta Science aldizkarietan, eta egin duen lana nazioartean ere aitortu da, esate baterako, Josef Steiner Cancer Research Award sariarekin Suitzan eta European Körber Science Award sariarekin Alemanian.  Gaur egun garrantzi handiko kontseilu zientifikoetako kidea eta Cancer Research eta Journal of Cell Biology aldizkarien editorea da.