Euskadi primerako helmuga da ERIH Industria Ondarearen Europako Ibilbidean, 3 turismo-gune nagusirekin. Sarearen Batzar Nagusia azaroaren 8an eta 9an egingo da lehen aldiz Euskadin.

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Rialiako Industria Museoan egindako jarduerak bisitatu ditu Mikel Torres Portugaleteko alkatearekin batera.

Besteak beste, sailburuak nabarmendu du Euskadik bat egin zuela Industria Ondarearen ERIH Europako Ibilbidearekin, hau da, industria-oinordetzaren kultura-aberastasuna zabaltzeko sortutako Europako turismo-informazioko sare nagusiarekin. «Horri esker, gaur egun 3 Anchor point ditugu, hau da, ERIHk aitortutako interes bereziko puntuak, Espainiako Europako Sareak aitortutako baliabide eta zabalera point gehien dituen Autonomia Erkidegoa izanik. Izan ere, ERIHk lehen aldiz aukeratu du Euskadi 2023ko azaroan Batzar Nagusia egiteko. Azaroaren 8an eta 9an, Euskadin izango dira industria-ondareko kide eta aditu nagusiak, industria-turismoarekin eta ondarearen zaintzarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko. Gainera, egun horietan gure baliabide aukera zabala bisitatu ahal izango dute «.