Eusko Jaularitza arreta Komunikazioa ten ereduan sakontzearen alde agertu da, osasun mentalaren esparruan aurrera egiteko

0

Osasun Mentalaren Mundu Egunean, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik berretsi egin du prebentzioaren eta autonomia pertsonala sustatzearen ikuspegitik zainketa-ekosistemak sustatzearen aldeko apustua

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik Euskadin azken hamarkadetan garatutako arreta komunitarioaren ereduan sakontzearen alde egin du, osasun mentalaren esparruan aurrera egiten jarraitzeko. Hala nabarmendu du gaur, bihar egingo den Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta. Sailburuak, bihar, Buru Gaixotasuna duten pertsona eta senide-elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) antolatutako ekitaldi batean hartuko du parte.

Euskadik lau hamarkada daramatza esparru horretan elkarren segidako estrategiak ezartzen. Estrategia horiek ezaugarri komun bat izan dute, hots, autonomia, jarraitutasun, irisgarritasun, arreta integral, ekitate, berreskurapen pertsonal, ardura eta kalitateko printzipioetan oinarritutako eredu komunitario horren ezarpen eta garapen progresiboa. Ibilbide luze horretan lortutako esperientziari eta aurrerapenei dagokienez, ospitale psikiatrikoa ardatz hartzen duten sistema tradizionalen alternatiba gisa arreta komunitarioa sendotzeko unea da, zaintza-ekosistemak sustatuz, prebentzioaren eta autonomia pertsonala sustatzearen ikuspegitik.

Horrek arreta integral egokia eskatzen du, nahasmendu mental larriak dituzten eta beren funtzionamenduaren arlo pertsonal, sozial eta familiarretan etengabe laguntza behar duten pertsonek dituzten premia eta arazoei erantzuteko. Horrek esan nahi du, era berean, osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen sare konplexu batek esku-hartzeak egin behar dituela, komunitatean eta komunitatearekin pertsona horiek modu aktiboan parte hartzea eta bertan jarraitzea, eta eskubide osoko herritartzat hartzea bermatuz.

Horixe da, hain zuzen ere, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Sailak ia amaituta duen osasun mentaleko estrategia berriaren helburu nagusietako bat. Osasun mentala politika guztietara zabaltzeaplanteatzen duen dokumentua, garapenerako esparru harmoniko bat bultzatuz pertsonentzat, hazkuntza egokiaren, aukera-berdintasunaren, kontziliazio-politiken eta eskoletan estresa murriztearen bidez, besteak beste. Ahaztu gabe, gizarte gisa, nahasmendu mentala duten pertsonek jasaten duten estigmaren aurka borrokatzen jarraitu behar dela, batez ere horilarria bada.