Partaidetza Zerbitzuak antolatutako udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik Donostian

0

Formakuntzaren xede dira erakundeen kudeaketarekin lotutako alderdiak eta baita proiektu eta ekimenen garapena ere

Irabazi asmorik gabeko elkarteetako kideek Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako 2023ko udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea ireki da.

Doako ikastaro hauen helburua Donostiako elkarte-sarea indartzea da, eta saioak elkarteentzat baliagarriak izan daitezela, bai erakundeen kudeaketarekin lotutako alderdietan, bai haien proiektu eta ekimenen garapenean. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

 

Hauek dira antolatutako ikastaroa

 

> BILERA ERAGINKORRAK EGITEKO GAKOAK TaPuntu-ren eskutik
GAZTELERAZ
Datak:
urriak 17 eta 24
Iraupena: 4 ordu / 18:00-20:00

> TALDEAREN ZAINTZA: HARREMANAREN DIMENTSIOA – Harago-ren eskutik
EUSKARAZ
Datak:
urriak 19 eta 26
Iraupena: 5 ordu 18:00-20:30

> PROIEKTUETAN GENERO IKUSPEGIA ETA BERDINTASUN NEURRIAK TXERTATZEKO JARRAIBIDEAK
– Errotik-en eskutik
Egun berean eta bi aretoetan EUSKARAZ eta GAZTELERAZ
Data: azaroak 14
Iraupena: 2 ordu 18:00-20:30

> ELKARTEEN LEGE ETA ZERGA BETEBEHARRAK
– Emun-en eskutik
Datak: azaroak 21 EUSKARAZ eta azaroak 22 GAZTELERAZ
Iraupena: 2 ordu 18:00-20:00

> PROIEKTUAK NOLA LANDU
– Emun-en eskutik
Datak: azaroak 28 EUSKARAZ eta azaroak 29 GAZTELERAZ / 18:00-20:00
Iraupena: 2 ordu 18:00-20:00

Ikastaro bakoitzari buruzko informazio gehiago esteka honetan edo zuzenean izena eman nahi baduzu egin klik hemen urriak 11 baino lehen.

 

 

Ikastaroen ezaugarri orokorrak

 

  • Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1)
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.

2023/10/09-an argitaratua