Tailerra: Nerabe gizonezkoekin berdintasuna eta maskulinitatea lantzeko ikuspegi eta tresna pedagogikoak

0
PRUEBA

Tailerra Bilbon, azaroaren 8an, 15ean eta 22an eta Donostian azaroaren 9an, 16an eta 23an emango dugu.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Nerabe gizonezkoekin berdintasuna eta maskulinitatea lantzeko ikuspegi eta tresna pedagogikoak‘ tailerra. Juan Manuel Feito Guerrero. Piper Txuriak- berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea- izango da tailerraren formatzailea.

Tailerraren helburu orokorra da profesionalei genero-ikuspegitik ikuspegi bat ematea, gizon nerabeekin egiten duten lana errazteko, hezkuntza formaleko eta ez-formaleko espazioetan, bai eta horretarako diseinatutako tresna pedagogikoak ere.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Profesionalek nerabe gizonezkoekin lan egin ahal izateko tresna pedagogiko zehatz batzuk ezagutaraztea eta esperimentatzea, proposatutako ikuspegiarekin koherenteak direnak.

Informazio gehiago

Ikastaroa GAZTELERAZ emango da. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera

Lehenengo edizioa Bilbon:

  • Noiz: 2023ko azaroaren 8an, 15ean eta 22an
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea urriaren 11tik 20ra
  • Taldea: 16 lagun

Bigarren edizioa Donostian:

  • Noiz2023ko aazroaren 9an, 16an eta 23an
  • Non: CRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea urriaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea urriaren 11tik 20ra.

Bertan parte hartzeko eurriaren 11an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.