Hidrogeno berdea Indian. Ohar teknikoa

0

India da gaur egun munduan hidrogeno gehien kontsumitzen duen hirugarren herrialdea, baina hidrogeno horren % 99 grisa da, eta ongarri planta eta findegietan erabiltzen da batez ere. Hala ere, epe luzera aldaketa handiak espero dira.

Alde batetik, aurreikusita dago hidrogenoaren eskaria laukoiztea 2050erako, gaur egungo 6-8 milioi tonatik 30 milioi tona metrikora igaroz, eta hazkunde horren bultzatzaile nagusiak siderurgia eta garraio astunaren sektoreak izatea espero da. Gainera, 2050ean Indian ekoitzitako hidrogenoaren % 80 berdea izatea espero da. 2030erako, Indiak bere hidrogeno berdearen ekoizpenaren % 70 esportatzea espero du eta, horregatik, nazioarteko hainbat aliantza garatzen ari da Alemania edo Japoniarekin, adibidez.

Helburu horiek lortzeko, Indiak Hidrogeno Berdearen Misio Nazionala ere abiarazi du, asmo handiko plan batekin: 2030erako 5 milioi tona hidrogeno berde ekoiztea eta 2.200 milioi euroko inbertsioa. Pizgarrien eskema honek hidrogenoaren ekoizpen-kostuen % 10 estaliko duela espero da.

Industria hau oraindik hasierako garapen-fasean badago ere, martxan bakarrik instalazio pilotuak baitaude eta oraindik erronka handiak baditu (hala nola ekoizpen-kostu handiak eta elektrolizagailuak, azpiegitura-beharra eta ahalmen berriztagarria handitzea, besteak beste), lehen urratsak ematen ari dira. Urrats hauek lizitazioen bidez, lankidetza publiko-pribatuaren bidez eta Larsen & Toubro (L & T), Indian Oil Corporation (IOCL) edo Jindal Stainless bezalako enpresek hidrogenoa ekoiztu eta erabiltzeko proiektuak gauzatzearen bitartez ematen ari dira.

Gainera, elektrolizagailuak egiten dituzten enpresaren bat ere badago. Hidrogeno-proiektuak garatzeko hub nagusiak Gujarat, Maharashtra, Karnataka, Kerala eta Tamil Nadu eskualdeak izatea espero da. Guzti honengatik, nahiz eta negozio aukerak oraindik hasiberriak diren, industria-esperientzia duten Euskadi bezalako eskualdeek aukerak izan ditzakete konponbide lehiakorrak eskaintzeko eta, bereziki, I+Gn diharduten erakundeekin parte hartzeko.

Txostena HEMEN

231010-BasqueTrade-India-hidrogeno-verde-nota-tecnica