Josu Erkorekari elkarrizketa Onda Ceron

0

Josu Erkoreka Lehendakariorde eta Segurtasun sailburua elkarrizketatu dute arratsaldean Onda Ceroko «Julia en la onda» saioan. Erkorekak, besteak beste, Pedro Sanchezen inbestidurarako negoziazioei eta Junts alderdiarekiko harremanari buruz hitz egin du.

Hauteskunde orokorren balizko errepikapenari buruz galdetuta, horrek Feijoori bakarrik mesede egingo liokeela adierazi du sailburuak.

Amnistiari buruz ere mintzatu da sailburua eta esan du lehenik eta behin lege-proiektua ezagutu behar dela. «Lehendabizi zer proposatzen den ikusi behar dugu. Positiboa litzateke zigor kodearen erreforma osatuko lukeen neurri bat hartzea, baina oraindik gauza asko daude zintzilik: 1400 pertsona daude prozesu penaletan inplikatuta, eta ez zeuden lehen lerro politikoan, eta ez ziren izan une hartan hartutako erabakien erantzuleak izan. Neurria lagungarria izan liteke arazoari aurre egiteko, giroa lasaitzeko eta Kataluniako bizikidetza bideratzeko», adierazi du.

Egindako elkarrizketan, sailburuak Fernando Buesaren hilobiaren aurkako erasoa gaitzetsi du eta «Que te vote txapote» esloganari buruz, azpimarratu du ez zela eslogan egokia izan.