Lentitechek lente progresiboak neurtzeko sistemak berritu ditu

0

Lente progresiboak erabiltzen dituzten pertsonek izan ditzaketen eragozpen ohikoenetako batzuk ikusmen bikoitza, buruko minak edo bertigo-sentsazioa dira. Arazoei hauei irtenbidea emateko, Lentitech startupak lenteak zentratzeko bi sistema berritzaile garatu ditu, ikus-ardatzean eta begi-errotazioko zentroan oinarritutako ikusmen-neurri zehatzak lortzen dituztenak.

Teknologia horrek lente progresiboen mailaketa pertsonalizatua errazten du, ikuspegi zehatzagoa lortzeko. “Gaur egungo lenteak zentratzeko sistemak ez dira oso fidagarriak, ardatz pupilarrean oinarritzen baitira eta ez bisualean, ez dutelako neurtzen errotazio okularreko zentroaren posizio zehatza eta neurriak hartzeko zehaztasun txikia eskaintzen dutelako. Gure sistemak, aldiz, neurketa zehatzagoak lortzeko aukera ematen du, ikusmena perfektua izan dadin”, diote emnpresako arduradunek.

Lenteak neurtzeko Ergofocus sistema patentatuak ikusmen-ardatza zehaztasun osoz neurtzeko aukera ematen du (urrutitik eta hurbiletik). Datu hori funtsezkoa da betaurrekoen zentratu zehatza egiteko, bai lente progresiboetarako bai monofokaletarako. Abantail horri, ikuspegi perfektua lortzeko kalitate optiko handieneko lenteak diseinatzeko aukera gehitzen zaio. “Konponbide berritzaile honek aukera handiak eskaintzen dizkio fabrikatzaileari, eta horrekin batera, inbertsio txikia eta ebidentzia zientifikoaren babesa ere bai”, sustatzaileek adierazi dutenez. Sistema hogei herrialdetan baino gehiagotan patentatuta dago dagoeneko.

Bestalde, ErgoCROk begi-errotazioko zentroa neurtzeko aukera ematen du. Sistema berritzaile hau begia biratzeko zentroa neurtzeko aukera ematen du. “Puntu berezi horrek funtsezko zeregina du doitasunezko lente oftalmikoen optimizazioan“, eta garrantzi erabakigarria du lente berriek eskaintzen duten ikusmen-eraginkortasuna eta -erosotasuna zehazterakoan, azpimarratu dute enpresatik. “Bi urte baino gehiago daramatzagu sistema berritzaile honen I+G+b arloan lanean, eta Zaragozako Unibertsitateak ere noizean behin lagundu digu proiektu honetan”, diote.

Enpresak diseinatutako neurketa-sistemek eskaintzen dituzten abantailen artean, honako hauek nabarmentzen dira: neurriak zehaztasunez eta errepikagarritasunez hartze ditu, ikuspegi hobea eskaintzen du, eta horrekin batera, fakturazioa handitzea eta lenteen moldakortasun-ezak murriztea lortzen dute. “Neurri zehatzak hartzea prozesu kritikoa da sektore optiko eta oftalmologikoan. Zentratzeko gure sistema berriei esker zehaztasun handiagoa eskaintzen diegu gure bezeroei”.

Enpresa bizkaitarrak Hazinnova programaren laguntza izan du, Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta Innobasque Berrikuntza Agentziak sustatutako programa Programak 50 orduko aholkularitza eta hurbileko agente baten laguntza eskaintzen du, konpainiek erronka jakin baten aurrean beren konponbideak inplikatu ahal izateko. Lentitech-ren kasuan, bere produktuen eta markaren jabetza industriala kudeatzeko balio izan du. Aholkularitza-zerbitzu horren bidez, enpresak bi aldaera desberdinetan erregistratu du bere diseinua (bata AEBetara zabaltzeko aukera ematen duena), eta produktuetan jarriko duen logo berria ere babestu du. “aholkularitzaren profesionaltasuna oinarrizkoa izan da egin dituzten erregistro-eskaeretan arrakasta izateko”, azpimarratzen dute konpainiatik.

info+: lentitech.com

Lentitech