Lehendakaria eta Toshimako alkatea Tokyoko Basque Week-en jarduerei hasiera emateko kontzertuaren buru izan dira

0

«Nondik datozen eta nora joan argi duten bi herri gara» – esan du Iñigo Urkulluk

Lehendakaria eta Toshimako alkatea, Miyuki Takagiwa, Basque Week Euskadi Japonia 2023 ekimenaren hasierako kontzertuaren buru izan dira. Ekimen hori urte osoan egiten ari da Japonian.

Ikuskizuna Oreka TX musika taldeak, Kukai dantza taldeak eta Ki & Ki bikote japoniarrak egin dute, eta txalaparta, alboka eta tsugaru-shamisen erritmoko bi kulturen arteko topaketa izan da.

Ekitaldian Euskadiko ordezkaritza osoa eta Toshimako ordezkaritza zabala izan da, baita kontzertua ikusteko interesa duten 250 lagun. Gonbidatuen artean izan dira, halaber: Japoniak Espainian duen enbaxadaren aurreko enbaxadorea, Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdiko presidentea, Japoniako Merkataritza Ganberako presidentea, Aichi prefekturako Berrikuntza eta Start-up zuzendaria, Japoniako parlamentuko kide bat, Tokio university for Foreign Studies-eko bi irakasle, Japan Tourism Agency-ko ordezkariordea, toouroperadore elkarte japoniarreko kontseilaria, Utsunomiya hiriko Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria eta Hitachi hi-tech corporation-eko zuzendari nagusia.

Horien guztien aurrean, Iñigo Urkulluk euskaraz hasi nahi izan du bere lehen hitzaldi ofiziala Japonian, Toshima hiriari eta haren arduradunei eskerrak emanez Euskadiko ordezkaritzari eskainitako harreragatik. «Hasiera-hasieratik etxean sentitu gara. Eskuak zabalik hartu gaituzue «, esan die.

Lehendakariak gogorarazi du Euskadi Japonia 2023 ekimenaren helburua bien arteko loturak sendotzea dela, «aliantzak behar-beharrezkoak direlako». Aldi berean, ziurtatu du Euskadi eta Japonia ezaugarri komunak dituzten bi herri direla, beren tradizioak «xehetasunez zaintzen» dituztenak, eta adibide gisa aipatu ditu euskal gastronomia, «munduan ospetsua», eta berezko kirola, herri-kirola, «bizimodu tradizionalaren egungo erakuslea».

«Nondik gatozen eta nora goazen argi duten bi herri gara», ziurtatu du,

Iñigo Urkulluk kultura baten adierazlerik handiena hizkuntza dela baieztatu du eta, bere hitzaldiaren amaieran, hizkuntzak «oztopoak eta distantziak» hausteko sortu zirela adierazi du.

«Gure hizkuntzek sustrai erabat desberdinak dituzte, baina hor dago haien edertasuna eta berezitasuna», esan du.

«Gaur Domo Arigato , Eskerrik asko euskaraz, esaten ikasi dut. Aste honetan zehar ikasten jarraituko dut. Horixe da kontua: Japonia eta Euskadi hurbiltzea, elkar ezagutzea eta ezagutaraztea. Erronka hori ere lortuko dugu «– amaitu du.

Bilera Toshimako alkatearekin

Kontzertuaren aurretik, lehendakariak bilera labur bat izan du Miyuki Takagiwa Toshimako (Tokyo Metropolitano) alkatearekin. Lehendakariak Toshimako alkateari eta erakundeari esker ona adierazi die Toshimako plaza nagusian egongo baita kokatuta, hain zuzen ere, Basque Week- a urriaren 19ra arte.

Basque Week Euskadi Japonia 2023 ekimenaren ekitaldi nagusia da, eta urtean zehar 100 emanaldi baino gehiago antolatu dira Japonia eta Euskadiko hainbat lekutan. «Pertsonen arteko zubiak eraiki nahi dituzten proiektuak dira, 10.000 kilometro baino gehiago bereizten bagaituzte ere», azaldu du lehendakariak.

Topaketaren ondoren, biak Toshima Civic Centerrera joan dira, eta inaugurazio-kontzertuaren buru izan dira.