Maeztu kontseilaria Nafarroako Autonomoen Elkartearekin bildu da lan autonomoa bultzatzeko

0

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Mª Carmen Maeztu, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerente, Miriam Martón, eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusi, Iñaki Mendióroz, Autonomoen Federazio Nazionaleko idazkari nagusi, Jose Luis Perearekin, eta Nafarroako Autonomen Elkarteko presidente, Juan Carlos Equizarekin, bildu dira gaur goizean, Foru Erkidegoko lan autonomoaren egungo egoera aztertzeko, eta lan hori berritzeko eta hazteko lankidetza-bideak ezartzeko.