Berrikuntza kultura- eta sormen-industrietan. Europako Teknologia Institutuko espezialistak eta beste erakunde askokoak topatuko dira Bilbon, CCIs and Innovation Contrast konferentzian

0

Iñigo Urkullu lehendakariak Kontroleko Osoko Bilkuran erantzun die talde parlamentarioen galderei eta interpelazioei.

Besteak beste, Europako Batzordeak Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari buruz duen jarrerari buruzko galderari.

Urkullu ados dago Ursula Von der Leyen presidentearen azken hitzaldiarekin. Bertan, Hamasen ekintza gaitzesten du, Israelgo Gobernuari nazioarteko zuzenbidea errespetatzeko exijitzen dio eta Europak Gazarako laguntza humanitarioa hirukoiztu egingo duela iragartzen du; Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen goi-bilerako adierazpenarekin ados dago ere, defentsarako eskubideak nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu behar duelarik; Europako diplomaziaburuarekin bat dator ere, uraren, elektrizitatearen edo elikagaien gorteen aurka, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak direlako.