Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 12,8 da 2023ko hirugarren hiruhilekoan

0

Euskadiko gazteen langabezia-tasa ehuneko 0,5 puntu igo da 2023ko bigarren hiruhilekotik hirugarrenera, baina, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin konparatuta, 1,3 puntu jaitsi da.

Datu horiek Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira, 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, hain zuzen ere. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

Langabezia-tasak zera adierazten du: enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren eta azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsona aktiboen ehunekoa. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.