Lehendakariak eskatu du produkzio-sarera bideratutako funts europarrak premiaz erabiltzea eskualdeetako PERTEetan, Euskadirako egokienak diren Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoetan.

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Familia Enpresaren XXVI. Kongresu Nazionalaren inaugurazioan izan da.

Trantsizio ekologikoan, digitalean eta sozialean aurrera egiteko Europako Funtsak

Hitzaldiaren azken zatian, Europak ekologia, digitalazioa eta gizarte trantsizioan aurrera egiteko tresna gisa abian jarritako Europako Funtsak izan ditu hizpide Lehendakariak.

Urkulluk ziurtatu duenez, Europak zehaztutako hiru trantsizioetan aurrera egiteko aukera historikoa dugu aurrean: trantsizio ekologikoa, digitala eta soziala, eta gazteen protagonismoa funtsezkoa da arlo horretan. «Euskal gazteriak gure herrian eraiki nahi du bere etorkizuna, eta ezinbestekoa da gazteen ekarpena enpresetan eta erakundeetan. Lan-baldintza onak, etengabeko prestakuntza eta kontziliazio-aukerak eskaini behar dizkiegu » azpimarratu du Urkulluk.

Funtsei dagokienez, Lehendakariak adierazi du europar funtsak pixkanaka ari direla ekoizpen-sarera iristen. Azaldu duenez, 24,500 milioi eurotik, Espainiako Gobernuak 6.350 milioi euro banatu ditu hiru urte hauetan, % 26 baino ez, eta baliabide horiek erabiltzeko epea 2026an amaituko da.

Horregatik, Lehendakariak proposatu du eskualdeko PERTEak premiaz aktibatzea, Europako funtsak enpresetara, hirugarren sektorera, zentro teknologikoetara eta unibertsitateetara bideratzeko. “Eskualdeko PERTEak aktibatzeko premia dago laguntzak ekoizpen-sarera iris daitezen eraldaketarako proiektuen bitartez, bestela, eskuartean dugun aukera hori galtzeko arriskua dugu», amaitu du lehendakariak.