Aula Open Data Bilbao Bizkaia

0

UPV/EHU-Open Data Bilbao Bizkaia ikasgelak, Technology for Bussiness, Society and Sustainability ikerketa-taldeak gidatuta, gaur eguerdian ireki ditu ateak ofizialki Bilboko Ingeniaritza Eskolan, lokal berria inauguratuz. Berrogeita hamar gonbidatu inguru izan dira ekitaldian, eta erakunde babesle nagusietako arduradunek — Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta UPV/EHU —, etorkizuneko ikasleek eta iazko ikasturtean izandako esperientzia kontatu duten ikasle ohiek parte hartu dute.

Enpresa gela hau Bizkaiko erakunde publikoek dituzten datu irekiak aprobetxatzeko sortu zen, arazo zehatzak konpontzeko eta herritarren bizitza hobetzeko helburuarekin. «Etengabe sortzen diren eta administrazio publikoen zerbitzarietan gordetzen diren datu ugari daude. 2025ean, datuaren balioa 829.000 milioi eurokoa izango dela uste da «, azaldu du Rosa Río Belver Enpresa Antolaketako katedradun eta ekimenaren arduradunak. «Ikasgela administrazio publikoek iturri ofizialetan dituzten datuak eskuratu, erabili eta partekatzeko interesa duten ekonomia digitaleko langile guztiei zuzenduko zaie proiektu hau. Horrek administrazioa modernizatzen eta gardentasuna hobetzen laguntzen du. Gainera, Europako Estrategia Digitalak jasotzen duen bezala, horrelako ekimenek onurak dakarzkie gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari», gaineratu du.

Gizarte moderno batek balioa eta jakintza sortu beharko luke, hainbat jarduera sozial, profesional edo edozein motatakoetan sortzen ari garen datu-kopuru ikaragarria berrerabiliz. Ikasgelak, beraz, datu irekien zientziarekin lotutako ikasleen eta ikertzaileen laborategi edo topagune gisa funtzionatzen du. Helburua inertea dirudien zerbaiten potentziala kolektiboki identifikatzea izango da (administrazio publikoaren esku dauden datu batzuk), baina berrerabiliz eta berrantolatuz, gure gizarteari ezagutza emango dioten aplikazio berritzaile, erakargarri eta funtzional bihur daiteke.

2023-2024 ikasturte honetan, ikasgelak abiadura hartuko du, eta proiektua sendotu egingo da lurraldeko berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu erabakigarri gisa eta unibertsitate-eremuarekiko lankidetza instituzionalaren erreferente gisa. Ikasgelaren inaugurazioak espazio fisiko bat, irakasle eta ikertzaileentzako azpiegitura bat eta esparru horrekin lotutako sareak sortzeko aukera eskaintzen ditu. Ikasturte honetan bost proiektu finantzatuko dira, eta ikasleek eskuragarri izango dituzte euren lanak garatzeko Aldundiaren 1.257 datu multzo eta udalaren 316 datu  multzo.

Joan den ikasturtean, lurraldeko gune turistiko eta naturalen sarearekin, Bizkaiko ibilgailuentzako karga elektrikoaren sarearekin, udalerrietako hondakinen kudeaketarekin, unibertsitate-garraioarekin, hutsik dauden merkataritza-lokalen azpiegiturarekin eta abarrekin lotutako proiektuak egin ziren. Jorge Marcaidak, joan den ikasturtean proiektuan parte hartu zuen ikasleak, nabarmendu duenez, «esperientzia interesgarria izan zen prestakuntza-gaitasunak osatzeko».

Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean, Charles Pinto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, eta Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko Errektoreordea izan dira. Pintok nabarmendu duenez, proiektu hau ikasleentzat «aukera handia da lan-munduarekin zuzenean erlazionatzeko, unibertsitatean bertan jasotzen duten prestakuntzaz haratago».

Bestalde, Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, Agenda 2030eko eta Nazioarteko zinegotziak adierazi duenez, Bilbon «zerbitzu aurreratuak dituen hiria gara, ezagutza eta talentua bultzatzen dituena, eta teknologia baliatzen duena datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko orduan, data driven kultura garatuz, gure udal plan eta politiketan gardentasuna, eraginkortasuna eta efizientzia bermatzen dituena. Baina hori bai, betiere teknologia pertsona guztientzako aurrerapen eta hobekuntzarako tresna gisa ulertuta, inor atzean utzi gabe».

Ohiane Aguirregoitia Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Onaren, Herritarren Arretaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, «erakunde publikoen arteko lankidetzaren» adibide ona da. «Bizkaian geratzea gura dugun talentu gaztean jartzen dugu arreta, alderdi teknologikoa eta digitala estrategikoa izango duten proiektu garrantzitsuak garatzeko», gaineratu du Aguirregoitiak.