Euskadirako 2024ko aurrekontuak 341 milioi aurreikusten ditu, EBko Next Generation planaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak emandakoak, 2023an baino 81 gehiago, eta gehituz joan ahal izango dira. Erdia baino gehiago Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari dagokio.

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektua, 15.025,4 M €-koa, hau da, 774,7 M €-ko igoera izan dA aurrekontu orokorrean —iaz baino % 5,4 gehiago—.

Diru-sarrerei dagokienez, EBaren Next Generation planaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM-aren) europako funtsetan aurreikusitako zenbatekoa 341 M €-koa da —2023an baino 81 M € gehiago—, eta aurrekontu-legean partida gehiago iritsi ahala jasoko da haiek sartzea.

Sailaka, ikusten da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioan, SEM-aren funtsen inpaktua argia dela, eta garatu behar dituen programetarako 180,8 M €-ko zenbatekoa dago.

Gobernantza Publikoa eta Autogobernuan ordea, digitalizazioaren arloan Europako SEM-aren funtsak 9,2 M € baino gehiago minoratu direlako murriztu da sail hau, kopuru hori dagoeneko erabili delako.