Gobernu Kontseiluak 200.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du «Arte Ederren Bilboko Museoaren Fundaziorako», 2023an zehar, museoa handitzeko eta eraberritzeko lanak egiten diren bitartean, artelanen lekuz aldatzeko operatiboa gauzatzeko
Biltegietan suaren aurkako lanak egiteko, dohaintzan jasotako eskultura handiak enbalatu, garraiatu eta biltegiratzeko, bai eta bilduma iraunkorraren kokalekua aldatzeko ere, museoaren obrak direla-eta, beharrezkoa da laguntza ekonomikoa indartzea. Horregatik, fundazio horretako kide den erakunde publiko bakoitzak (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) 200.000 euro jarriko ditu aurten museoaren obrak behar bezala lekualdatzeko.
Handitze-lanak Foster+Partners LTd + LM Uriarte Arkitektura SLP enpresak egiten ari dira, eta AGRAVITAS izeneko proiektua garatzen ari dira. Museoaren Fundazioa osatzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, obra horiek egiteko Kutxabank finantza-erakundearekin sinatutako kreditu-linearen herena ordainduko diote Fundazioari.