Innobasquek adimen artifizialrekin eta jasangarritasunarekin loturiko sei kasu aurkeztuko ditu Global Innovation Day jardunaldian

0

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak adimen artifizialari eta ingurumen jasangarritasunari buruzko hausnarketa partekatua eta inspiratzailea proposatuko du aurten. Euskadiko enpresa liderrek martxan jarritako berrikuntzako sei kasu praktiko bikain izango dira jardunaldiaren ardatz, Durangoko Landako Gunean. Aukera ezin hobea da, beraz, industriaren eraldaketa-bektore nagusietako bat lehen eskutik ezagutzeko eta berrikuntzaren etorkizuna nola birdefinitzen den ulertzeko. Global Innovation Day jardunaldiaren hamabigarren edizio honetako egitarauan AAri, neuroteknologiari eta osasunari buruzko solasaldi inspiratzaile bat ere izango da bi aditu hauen eskutik: Mar Mendibe neurologoa eta Biobizkaia Osasun Ikerkuntzako zuzendari zientifikoa eta Alex Rayón, adimen artifizialiean aditua eta  Brain and Code enpresaren sortzaileetako bat eta CEOa.

Mahai-inguruan honako hizlari hauek ariko dira: eta Iraia Ibarzabal, Multiverse Computing enpresako Hazkundeko zuzendaria; José Antonio Lorenzo, Lantek enpresako Datuen Arloko arduraduna; eta Mikel Santamaría, Indumetal Recycling enpresako industria-zuzendaria,. Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia ariko da moderatzaile lanetan. Ekitaldia Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak itxiko du.

Aurrerapen berritzaileak enpresa-mundurako

Global Innovation Day-k, berrikuntzaren euskal ekosistemaren topaguneak, industriako liderrak eta ikuspegi aurreratua duten profesionalak bilduko ditu beste behin, eta enpresa-berrikuntzan aitzindari izan diren sei proiektutan sakontzeko aukera emango die bertaratu guztiei. Apirilean martxan jarritako kasu praktikoen deialdian aurkeztu diren proiektuen artean hautatuak izan dira sei horiek.

 

  • Aratubo: Energia-eraginkortasunerako AA: altzairuzko hodien soluzio integraletan liderra den enpresa honek Adimen Artifizialaren erabileran kasu aitzindari bat aurkeztu du energia-kontsumoa aurreikusteko. Ikuspegi honek, eraginkortasuna hobetzeaz gain, ekoizpen-prozesu jasangarriagoak lortzeko bidea errazten du.

 

  • Ibermática: Berrikuntza Kuantikoa Salmenta-postuak berriro esleitzeko prozesuan: ONCEren eta Ibermática enpresaren lankidetzari esker, konputazio kuantikoa aplikatu da AAko preskripzio-modeloetan, arrakastaz aplikatu ere, eta salmenta-postuak berriro esleitzeko prozesuan iraultza ekarri du horrek. Proiektuak estandar berri bat ezarri du gora bidean diren teknologiak aplikatzeko, eta, horren bidez, nabarmen hobetu du eraginkortasuna.

 

  • Ulma Medical Technologies: Erretinopatia Diabetikoa AAren bidez bahetzeko sistema eraldatzea: AAn oinarritutako ikuspegi disruputiboari eta erretinografien analisi automatizatuari esker, dr moduluak aukera ematen du begietako gaixotasun hori detektatzeko prozesua lehen mailako arretara eramateko. Aurrerapen handia da Erretinopatia Diabetikoaren baheketan. Prozesua automatizatzeaz gain, begietako beste zenbait gaixotasun garaiz antzemateko aukera ematen du, eta osasun-sistema publikoan onura nabarmena sortzen du.

 

  • Emica Bombas: Ponpa Zentrifugoaren ekodiseinua EPA irizpideetan oinarrituta: Emica Bombas enpresaren EPAdis proiektua mugarri bat izan da Produktu Hedatuaren Irizpideetan (EPA) oinarritutako ponpa zentrifugoen ekodiseinuan. Kasu honek ageriko lidertza erakusten du jasangarritasunean, eta estandar bat ezartzen du diseinu ekologikoan berritzeko.

 

  • Fagor Arrasate: Repump – Prentsa Hidrauliko Energetikoki Eraginkorra: soluzio berritzaile honek nabarmen hobetzen du prentsa hidraulikoen energia-kontsumo handia. Eraginkortasuna hobetzeaz gain, industriaren energia-jasangarritasunean estandar berriak ere ezartzen ditu.

 

  • Fhimasa Eraikuntzak: Sistemak optimizatzeko IoT plataforma: Ur-hornidura sistemak eta eraikinen birgaitze energetikorako sistemak optimizatzen dituzte IOT plataformak eta Big Data sistema adituak. Ikuspegi hori onuragarri da eraginkortasunerako, eta baliabideak lankidetzan eta modu jasangarrian kudeatzeko oinarriak ezartzen ditu.

 

Global Innovation Day, berrikuntza ekosistemaren topagunea

Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak hamabigarren edizioa izango du aurten, eta berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile nagusiak bilduko ditu Durangon: enpresak, teknologia- eta ikerkuntza-zentroak, jakintza-zentroak eta gizarte zibila. Dani Álvarez kazetariak gidatuko du ekitaldia. Puntako teknologietan, hala nola adimen artifizialean eta ikuspegi estrategiko jasangarrian, interesa duten profil profesional eta produkzio-sektore guztiei zuzenduta dago. Global Innovation Day jardunaldia aldaketarako eta enpresa-bikaintasunerako katalizatzailea da. Aurkeztuko diren kasu praktikoak adibide tekniko bikainak dira, baina horrez gain, lekukotza ezin hobeak dira erakusteko sormena eta ikuspegi estrategikoa uztartuta enpresa munduaren etorkizuna itxaropentsuagoa eta jasangarriagoa izan daitekeela. Laura Marronek, BAIC, Basque Artificial Intelligence Centerreko zuzendari nagusiak, AAren kasuei bide emango die, eta Alexander Botok, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusiak, gauza bera egingo du ingurumen-jasangarritasunarekin zerikusia dutenekin.

Global Innovation Day 2023 Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXIII. Astearen parte da, eta BAIC eta Ihoberen laguntza du.