Nerea Melgosa´k familia-kontziliazioa sustatzen duten enpresetako giza harremanen hobekuntza, produktibitatea eta gizarte-giroa nabarmendu ditu

0
Bilbao 24-10-2023 Conferencia de Patricia Ramírez y entrega del premio “Familia Euskadi 2023” a UVESCO en la 23ª Semana de la Familia organizada por AFAE Acción Familiar Euskadi © MITXI
PRUEBA
  • Cristina Mendia´rekin batera, AFAEk Uvescori eman dion “2023ko Euskadiko Familia Saria”ren banaketa-ekitaldian parte hartu du Sailburuak

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “familia-kontziliazioa sustatzen duten enpresetako giza harremanen hobekuntza, produktibitatea eta gizarte-giroa”. Cristina Mendia AFAEko presidentearekin batera parte hartu du AFAEk Uvescori eman dion “2023ko Euskadiko Familia” sariaren banaketa-ekitaldian. Uvesco kontsumo handiaren eta elikadura-banaketaren sektoreko taldea da.

Eva Otazo Uvescoko Giza Harremanetako zuzendariordeak eta Cristina Olloqui Uvescoko barne-komunikazioko arduradunak jaso dute AFAEk Uvescori eman dion “2023ko Euskadiko Familia” saria. Ondoren, Patricia Ramírez psikologoak familia-harremanen kudeaketari buruzko hitzaldi bat eman du.

AFAEren topaketa Azkuna Zentroaren entzungelan izan da, eta Uxue Castrillok aurkeztu du. Hartan, Nerea Melgosa Sailburuaz gainera, Asier Alustiza Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak, Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru-diputatuak eta Cristina Mendia AFAEko presidenteak parte hartu dute.

Nerea Melgosak, Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariarekin batera, zorionak eman dizkie Uvescoko ordezkariei Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearekin eta Familiaren Astearen garapenarekin bat etorri den topaketan. “Ildo horretan, guk, Eusko Jaurlaritzak, “Maitea” finantzatzen dugu, familia gurasobakar amadunei laguntza emateko AFAEk garatzen duen programa. Gainera, hirugarren sektoreari ematen zaizkion laguntzen bidez hiru ekimen bultzatzen ditugu: Familiarekin bat programa, Familiagunea proiektua eta Fidiez ekimena”, esan du Sailburuak.

“EAEko familiok, Europako familia guztiek bezala, aldaketako eta “berregokitzapeneko” denborak bizi ditugu, familietako kide kopuruan izan den erabateko murrizketak kontuan hartuta. Gaur egun, sekula baino gehiago, familiaburuek enpresa askok oraindik onartzen ez dituzten baldintza batzuetan lan egiteko eta kontziliatzeko beharrizana dago. Eta zer esanik ez familia gurasobakar amadunen edo aitadunen kasuetan!”, esan du Melgosak.

Melgosak nabarmendu duenez, “Familiari laguntzeko EAEko Legeak arbaso, ondorengo eta mendekotasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk zaintzeko eta haiei arreta emateko erantzukizunak dituzten zenbait pertsonaren baterako bizi-proiektua proposatzen du dauden askotariko familia-ereduetan. AFAEk aktiboki parte hartzen du Familien Euskal Kontseiluan”.

Kontziliazioa

Uvescok “Kontzilia30” programaren gidaritzan parte hartu zuen; programa hori 2018an hasi zen, zenbait sektore, tamaina eta lurraldetako 30 enpresak kontziliazio-diagnostiko eta -plan bat presta zezaten EAEn. Horretarako, kontziliazio-neurriak abiarazi zituen haren bulego eta biltegietan, besteak beste, ordutegi-aldaketa bulego eta lantegietan: ordutegi etena zuen aurretik eta lanaldi jarraituak ezarri zituen ondoren, bai eta eszedentziak eta lan-murrizketak hartzeko aukera ere.

Taldea 5.941 profesionalek, 268 supermerkatu propiok (201.958 metro koadroko hedapenarekin), BM Shop-ek frankiziatutako 21 supermerkatuk eta 4 plataforma logistikok eratzen dute. Bertako enplegatuek esperientzia, ezagutzak eta talentua dakartzate egunerokoan. Dendak ditu Nafarroan, EAEn, Kantabrian, Errioxan, Madrilen, Ávilan, Asturiasen eta Guadalajaran, plataforma logistikoez gainera.

Uvescok Kontzilia komunitatean parte hartzen du; hura Kontzilia´30 programaren gidaritzan parte hartu zuten enpresek sortu zuten. Kontzilia´30 programaren buru da Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Saila.

“Oso garai zailak dira gure familientzat: familiakide gutxiago daude, kanpo-jarduera handiagoa da, lanen ondorioz bizi-harreman gutxiago daude, adinekoen mendekotasunei arreta handiagoa eman behar zaie, unitate bakoitzeko kideen arteko bizitegien artean distantziak daude, eta abar. Hori dela eta, enpresek benetako kontziliazio eraginkorra aktibatzeko duten eginkizunak gero eta handiagoa izan behar du”, esan du Nerea Melgosak.