Gaur irekiko dira Nafarroako Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren Hirugarren Jardunaldirako izen-emateak

0

Vianako Printzea Erakundeak-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, bideojokoaren eta sorkuntza digitalaren arloan duen lan-ildoaren barruan, Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren III. Jardunaldia antolatu du azaroaren 16an Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Jardunaldia Nafarroako Ikus-entzunezko Klusterrarekin (CLAVNA) eta Uharte Zentroarekin elkarlanean antolatu da, eta, aurreko edizioetan bezala, bertaratzea doakoa izango da, culturanavarra.es/eu eskura dagoen formularioanizena eman ondoren.