Ertzaintzak Murtziako Unibertsitate Katolikoko Kriminologiako Graduko ikasleen formakuntzan lagunduko du

0
  • UCAMek eta Segurtasun Sailak ikasleen formakuntza praktikorako egindako hezkuntzako lankidetza-hitzarmen bat da

Eusko Jaurlaritzak hezkuntzako lankidetza-hitzarmena sinatuko du Murtziako Unibertsitate Katolikoarekin (UCAM), Segurtasun Sailaren bitartez, unibertsitate horretako Kriminologiako Graduko ikasleen formakuntza integralean laguntzeko, ikasleen ikaskuntza praktikoa Ertzaintzaren egoitzetan osatuz.

Praktikak egiten dituzten hilabeteetan, UCAMeko ikasleek jarduera profesionalak egiteko prestatuko dituzten konpetentziak eskuratu ahal izango dituzte, modu horretan euren enplegagarritasuna eta ekiteko gaitasuna hobetzeko, unibertsitateko irakasleen eta euskal poliziako agenteen tutoretzapean.

Praktikaldia zuzen egiteko, bi erakundeen artean Jarraipen Batzorde bat osatuko da edozein gorabehera ebazteko eta ikasleek egingo duten lanaren garapena kontrolatzeko.

Hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.